Urteko kontuak (200-2015)
Aurrenik Galera-Irabaziak betetzea gomendatzen da, atal honen emaitzak gainerako kontuak baldintzatzen ditu-eta.
Urteko kontuek atal hauek dituzte:
- Galera-Irabaziak: lehen bete behar den atala.
Balantzea. Bi atal hauek osatuta:
- Aktiboa, guztira.
Pasiboa, guztira. Ondare Garbia betetzean kontuan izan behar dira:
- Ekitaldiko emaitza kontuan agertzen den zenbatekoa aurrenik betetako Galera-Irabazien kontutik dator. Zenbateko hori aldatzeko, balantzeko kontu bereko goitibehera ireki behar da.
Kolore urdinez ageri diren kontu guztiak honela bete behar dira:
- Klikatu kontuaren gainean, eta Ondare Garbiaren aldaketen egoera-orria zabalduko da (OGAE).
- Beharrezko eremuak bete.
- Zutabearen bukaerako zenbatekoa (Guztira) Balantzeko Ondare Garbira eramango du zuzenean programak, eta dagokion laukian ipiniko du.
- Bete Emaitzen banaketa atala.
- Beharrezkoa denean (Merkataritza Erregistroan urteko kontu-gordailuaren eredu arrunta edo eredu laburtua aurkezten denean), "Kontabilizatutako sarrerak eta gastuak, guztira" atala bete behar du entitateak. Programak automatikoki eramango du emaitza ondare garbiaren aldaketen egoera-orrira, eta dagokion laukian ipiniko du.
- Ondare garbiaren aldaketen egoera-orrian kontsultatzeko moduan izango da taula, 3. puntuan bete baitira eremuak (aldaketak egiteko, 3. puntura jo behar da).
- Eragiketa bolunema: Euskal Autonomia Erkidegoaren Ekonomia Itunean definitzen den eran kalkulatutako eragiketa bolumena adierazi behar da.