Datu pertsonalak (109-2013)
Aitortzen duen zergadunaren datuak
OHARRA: markatu dagokion laukia berdez dauden identifikazio eta harreman datuak Gipuzkoako Foru Aldundiko beste departamentuei lagatzea baimentzeko edo baimena kentzeko. (Banakako aitorpena aurkezten bada, datuak lagatzeko baimena emanda, interesatuaren datuak lagako dira, ez ezkontidearenak. Baterako aitorpena aurkezten bada, datuak lagatzeko baimena emanda, aitortzailearen eta ezkontidearen datuak lagako dira.)
Aitorpen bat "Artxibo" menuko "Aitorpen berria" komandoarekin sortu eta gero, aitortzen duen zergadunaren datu pertsonalak adierazi behar dira. Kalkulatzen diren kenkarien zati bat hemen zehazten denez, eremu hauek ongi betetzea komeni da.
Jarri lehendabizi IFZ, deiturak eta izena, eta harremanetarako daturen bat, telefonoa edo posta elektronikoa, esate baterako. Ondoren egoera zibila adierazi behar da: ezkongabea, ezkondua, alarguna, epai bidez banandua edo izatezko bikote-laguna, maiatzaren 7ko 2/2003 Legearen arabera eratua. Senar emazteen kasuan edo maiatzaren 7ko 2/2003 Legearen arabera eratutako izatezko bikotea osatu bada, adierazi zein den ezkontzako erregimen ekonomikoa edo izatezko bikotearen ondare erregimen ekonomikoa: irabazpidezkoa, ondasun banaketa edo bestelakoak.
Jaioteguna eta, hala bada, heriotza-eguna honela beteko dira: urtea/hilabetea/eguna (lauki bakoitzean bi digitu jarriz).Zergaduna pertsona desgaitua denean, "Desgaitasun %" laukian desgaitasun maila adieraziko da. Gainera, desgaitasun maila %75etik gorakoa bada, "Puntuak 3.en laguntzagatik" laukian hirugarrenengandik jaso beharreko laguntza zehazteko lortu den puntuazioa jarriko da.
Zergaduna mendeko pertsona denean, honako hau adieraziko da "Mendetasun maila" laukian:
- T, Mendetasun txikia
- E, Mendetasun ertaina
- H, Mendetasun handia
Zergadunak pentsioak edo hartzeko pasiboak jasotzen baditu, "Gakoa" laukian " " idatziko da.
Zertarako erabili kuota osoaren %0,7
Atal honetan hiru aukera eskaintzen dira: kuota osoaren %0,7 sektore publikoak kudeatzen dituen helburu orokorretarako ematea, Eliza Katolikoari laguntzeko ematea edo kopuru hori interes sozialeko beste helburu batzuetarako erabiltzea.Adierazi zein aukera egiten duzun.
Ezkontide edo 2/2003 Legearen arabera eratutako izatezko bikote-lagunaren datuak:
Adierazi bere IFZ, deiturak eta izena, jaioteguna eta, hala bada, heriotza-eguna. Ezkontideak edo bikote lagunak pentsioak edo hartzeko pasiboak jasotzen baditu edo desgaitua zein mendekoa bada, "Gakoa", "Desgaitasun %", "Puntuak 3.en laguntzagatik" eta "Mendetasun maila" laukiak zergadunaren apartatuan esandako eran beteko dira.
Familia ugaria
"x" ipiniko da familia ugaria den momentuan.
Ohiko etxebizitza
Zure ohiko etxebizitza errentan hartua bada, sakatu "Ohiko etxebizitza" botoia. Lehendabizi errentan hartua aukeratu behar duzu eta, gero, ordaindutako alokairuaren zenbatekoa eta errentatzailearen identifikazio datuak idatzi.
Beste pertsona batzuk
Sakatu hau bestelakoak badira "familia unitatean sartzen diren pertsonak" eta sartu euren datuak. Familia unitatekoak izan gabe, kenkarirako eskubidea sortzen duten beste pertsonak egonez gero, sakatu orduan ere aukera hau eta sartu haien datuak.
Adingabeko seme-alabak:
Jarri IFZ, deiturak eta izena, ekitaldian lortutako errenten zenbatekoa, jaioteguna eta, hala bada, heriotza-eguna.
Behar denean, gako hauetako bat jarriko da honako egoeren arabera:
|
C |
Seme-alaben kenkaria zati berdinetan hainbanatzen denean bi gurasoen artean ezkontza baliogabetzeagatik, senar-emazteak dibortziatu edo banandu badira, edota izatezko bikotea maiatzaren 7ko 2/2003 Legearen arabera osatu ez bada. |
|
H |
Adingabeko seme-alabak ezkontideetako batenak bakarrik direnean (aurreko harremanen ondorioz) eta seme-alaben kenkarirako eskubidea ematen dutenean. |
|
P |
Guraso-aginte luzatu edo birgaitupean dauden seme-alaba adindunak direnean. |
Desgaituak edo mendekoak badira, "Desgaitasun %", "Puntuak 3.en laguntzagatik" eta "Mendetasun maila" laukiak zergadunaren apartatuan esandako eran beteko dira.
Familia unitatekoak izan gabe kenkarirako eskubidea ematen duten beste pertsona batzuk:
Ondorengo ahaide adindunak, tutelatuak eta etxean hartuak
Jarri IFZ, deiturak eta izena, ekitaldian lortutako errenten zenbatekoa, jaioteguna eta, hala bada, heriotza-eguna.
Behar denean, gako hauetako bat jarriko da honako egoeren arabera:
|
C |
Seme-alaben kenkaria zati berdinetan hainbanatzen denean bi gurasoen artean ezkontza baliogabetzeagatik, senar-emazteak dibortziatu edo edo banandu badira, edota izatezko bikotea maiatzaren 7ko 2/2003 Legearen arabera osatu ez bada. |
|
H |
Adingabeko seme-alabak ezkontideetako batenak bakarrik direnean (aurreko harremanen ondorioz) eta seme-alaben kenkarirako eskubidea ematen dutenean. |
|
T |
Pertsona tutelatua edo etxean hartua denean. |
Desgaituak edo mendekoak badira, "Desgaitasun %", "Puntuak 3.en laguntzagatik" eta "Mendetasun maila" laukiak zergadunaren apartatuan esandako eran beteko dira.
Aurreko ahaideak
Jarri IFZ, deiturak eta izena, ekitaldian lortutako errenten zenbatekoa, jaioteguna eta, hala bada, heriotza-eguna.
"Gakoa" laukian aurreko ahaideen kenkaria hainbanatzeko kontuan hartuko diren maila bereko ondorengo ahaideen kopurua adieraziko da.
Desgaituak edo mendekoak badira, "Desgaitasun %", "Puntuak 3.en laguntzagatik" eta "Mendetasun maila" laukiak zergadunaren apartatuan esandako eran beteko dira.
65 urtetik gorako adineko desgaituak edo menpekoak (ez senideak):
Apartatu hau beteko da zergadunarekin bizi diren pertsonak 65 urtekoak edo hortik gorakoak badira eta beste batzuen laguntza behar dutela edo mugikortasun murriztua dutela frogatzen badute.
Jarri IFZ, deiturak eta izena, ekitaldian lortutako errenten zenbatekoa, jaioteguna eta, hala bada, heriotza-eguna.
"Gakoa" laukian minusbaliotasun kenkaria zenbat zergadunen artean hainbanatuko den jarriko da
Desgaituak edo mendekoak badira, "Desgaitasun %", "Puntuak 3.en laguntzagatik" eta "Mendetasun maila" laukiak zergadunaren apartatuan esandako eran beteko dira.
Beste senide desgaitu edo menpeko batzuk
Apartatu hau beteko da zergadunarekin laugarren mailarainoko zeharkako ahaideak bizi direnean, hauek barne, adina edozein dutela ere, baldin eta horien urteko errentak lanbidearteko gutxieneko soldata bi halakotik gorakoak izan gabe, jaiotzez edo geroago itsu, mutilatu edo elbarri fisiko edo psikikoak badira.
"Gakoa" laukian minusbaliotasun kenkaria zenbat zergadunen artean hainbanatuko den jarriko da.
Desgaituak edo mendekoak badira, "Desgaitasun %", "Puntuak 3.en laguntzagatik" eta "Mendetasun maila" laukiak zergadunaren apartatuan esandako eran beteko dira.