Erantsi beharreko dokumentazioa (20R)

20R ereduari erantsi behar zaio honako dokumentazioa:

a) Bat-egite edo zatiketa kasuetan, Merkataritza Erregistroan bat-egite edo zatiketari buruz inskribatutako eskritura publikoaren kopia, eta, era berean, merkataritza arauei jarraituz erregistroan inskribatzeko eskriturari derrigorrez erantsi behar zaizkion beste dokumentuen kopia.

Inskripzioa ez bada beharrezkoa, eragiketa dokumentatzen duen eskritura publikoaren kopia aurkeztu behar da. Gainera, zergaren 2/2014 Foru Arauak 114.3 artikuluan xedatzen duenez, nahitaez eskrituran adierazi beharko da araubidea aplikatzea aukeratu dela.

b) Diruzkoak ez diren ekarpenak egiten direnean, aktibo nahiz pasibo osoa lagatzen denean, edota baloreak trukatu direnean, kapital soziala eratu edo zabaldu izanaren eskritura publikoaren kopia, eta merkataritza arauei jarraituz eskriturari derrigorrez erantsi behar zaizkion beste dokumentuen kopia.

Kapital soziala eratu edo zabaltzeko eskritura ez bada beharrezkoa, eragiketa dokumentatzen duen eskrituraren kopia aurkeztuko da.

c) Aurreko eragiketak akzioak erosteko eskaintza ireki baten bidez burutu badira, horri dagokion eskuorri informatiboaren kopia ere aurkeztu beharko da.

d) Sozietate helbidea aldatzeko eragiketetan, eskritura publikoaren kopia edo eragiketa dokumentatzeko erabilitako agiri baliokidearen kopia, eta helburuko estatu kideko erregistroan izena emateko derrigorrez aurkeztu beharreko beste agirien kopia.

Hala ere, aipatutako dokumentazioa ez da eskatuko dagoeneko Gipuzkoako Foru Aldundiaren esku badago (036 o 60S ereduen bidez).

Dokumentazio hori telematikoki aurkez daiteke (Gipuzkoataria erabilita) ereduarekin batera (2 mega gehienez). Igorpen bat baino gehiago egin daiteke, baina beti ere bakoitzerako adierazi den 2 megako mugarekin.

Aitorpena bidali eta gero, goian aipatutako dokumentazioa edo, bestelakoa ere, erantsi daiteke hurrengo pausuak jarraituz:

                                       Aitorpena kontsultatu

                                       Akzioak

                                       Artxiboak erantsi:           Dokumentuaren deskripzioa

                                                                              Artxiboa erantsi

                                                                              Berria



El documento original está disponible en http://debro.gipuzkoa.net/tkZergaBidea/tiki-index.php?page=Erantsi+beharreko+dokumentazioa+%2820R%29