Kenkariak (220-2015)

Zergapetze bikoitzagatik kenkaria 

Zergapetze bikoitzagatik aplikatzen den kenkariaren zenbatekoa jarri behar da. Honako araudia kontutan hartuta kalkulatuko da: 2/2014 FAren 60. artikulua eta 2. xedapen gehigarria, eta kooperatiben zerga erregimenari buruzko 2/1997 FAren 19. eta 25. artikuluak (kooperatibak).

Taldeko entitate bakoitzeko, banaka adierazi behar dira ondoko datuok: sortutako kenkaria, aurreko ekitaldietan aplikatua, oraingo ekitaldian aplikatua. Datu horiek automatikoki mugituko dira "taldearen informazio laburpena" izeneko panelera. "Oraingo ekitaldian aplikatutako zenbatekoa" apartatuan adierazitako zenbatekoen batura likidaziora eramango da (1306 laukia).

Dena den, 2/2014 FAaren 60.5 artikuluaren arabera sortutako kenkaria bada, subjektu pasiboak sortutako kenkaria ipinita, programak kalkulatuko du oraingo ekitaldian aplikatuko dena (beti ere doitutako kuota osoa eta zergapetze bikoitzagatik oraingo ekitaldian aplikatuaren zenbatekoak kontutan hartuta).

Adi: datuak banaka sartzerakoan bi muga hartu behar dira kontuan:

  • 2/2014 Foru Arauaren 96.2 artikuluan ezarritakoa: "Talde fiskalean sartzerakoan edozein sozietatek egiteko dituen kenkariak talde fiskalaren kuota osoan egin ahal izango dira, sozietate horrek banakako tributazio erregimenean izango zuen mugarekin."
  • 2/2014 Foru Arauaren 58. artikuluan ezarritakoa, hau da, taldearen kuota osoa.

Bereziki babestutako kooperatiben kenkaria

Kooperatiben zerga erregimenari buruzko 2/1997 Foru Arauak 27.2 artikuluan eta 2. xedapen gehigarrian jasotakoaren arabera kalkulatutako kenkaria jarri behar da.

Kuotan mugatutako kenkariak

Taldeko entitate bakoitzeko, banaka adierazi behar dira ondoko datuok: sortutako kenkaria, aurreko ekitaldietan aplikatua, oraingo ekitaldian aplikatua. Datu horiek automatikoki mugituko dira "taldearen informazio laburpena" izeneko panelera.

Oraingo ekitaldian aplikatutako zenbatekoa apartatuan adierazitako zenbatekoen batura likidaziora eramango da (1309 laukia).

2015eko ekitaldiaren berezitasuna

Lehen aipatu bezala, 2015 ekitaldian sortutako kenkariak, taldeko entitate bakoitzeko, banaka adierazi behar dira.

2/2014 Foru Arauaren 96. artikuluan jasotakoaren arabera, kenkariak aplikatzeko baldintzak talde fiskalari dagozkio eta, beraz, zenbait kenkaritan programak ez du zuzeneko inportaziorik egingo banakako 200 eredutik. Hona hemen, zehazki, inportatuko ez diren kenkariak:

  • Aktibo korronte berriak. 61. artikulua (2500 eta 2615 laukiak)
  • Enplegu sorrera (2545etik 2556ra arteko laukiak)

Kenkari horiek aplikatzeko, taldeko entitatea hautatu behar da eta 2015eko ekitaldiaren gainean bi aldiz klikatuz. Pantaila batek kuotan mugatuta dauden kenkari guztiak erakutsiko ditu (6303 laukian sakatuta). Behar diren kenkariak bete ondoren, programak guztien batura hartuko du (2594 laukia) eta zenbateko hori 2015eko "sortutako kenkaria" laukira eramango du.

Adi: datuak banaka sartzerakoan bi muga hartu behar dira kontuan:

  • 2/2014 Foru Arauaren 96.2 artikuluan ezarritakoa: "Talde fiskalean sartzerakoan edozein sozietatek egiteko dituen kenkariak talde fiskalaren kuota osoan egin ahal izango dira, sozietate horrek banakako tributazio erregimenean izango zuen mugarekin."
  • 2/2014 Foru Arauaren 67.1. artikuluan ezarritakoa:

2000ko ekitaldiko kenkarietan jarri beharreko zenbatekoak gehi, hala badagokio, aurreko laukietan adierazitako zenbatekoen baturak, ezin dute gainditu kuota likido positiboaren %40. Hala ere, 62. artikuluko kenkaria (Ikerketa eta garapen jarduerengatik eta berrikuntza teknologikokoengatik egindakoa) kuota likidoaren %10 baino handiagoa bada, apartatu honetan ezarritako %40ko muga %45era igotzen da.

2001-2011 (biak barne) bitarteko ekitaldietako kenkarietan jarri beharreko zenbatekoak gehi, hala badagokio, aurreko laukietan adierazitako zenbatekoen baturak, ezin dute gainditu kuota likido positiboaren %45. 2012 eta 2013 ekitaldietan, berriz, muga hori mantentzen da, subjetktu pasiboa enpresa txikia ez den kasuetan ezik, hauentzat muga %35ekoa delarik.

2014 ekitalditik aurrera, kenkariaren muga osoa kuota likido positiboaren %45ekoa izango da, edozein entitaterako.

Kuotan mugatu gabeko kenkariak

Taldeko entitate bakoitzeko, banaka adierazi behar dira ondoko datuok: sortutako kenkaria, aurreko ekitaldietan aplikatua, oraingo ekitaldian aplikatua. Datu horiek automatikoki mugituko dira "taldearen informazio laburpena" izeneko panelera.

Oraingo ekitaldian aplikatutako zenbatekoa apartatuan adierazitako zenbatekoen batura likidaziora eramango da (1310 laukia).

2015eko ekitaldiaren berezitasuna

Lehen aipatu bezala, 2015 ekitaldian sortutako kenkariak, taldeko entitate bakoitzeko, banaka adierazi behar dira.

2/2014 Foru Arauaren 96. artikuluan jasotakoaren arabera, kenkariak aplikatzeko baldintzak talde fiskalari dagozkio eta, beraz, zenbait kenkaritan programak ez du zuzeneko inportaziorik egingo banakako 200 eredutik. Hona hemen, zehazki, inportatuko ez diren kenkariak:

  • I+G jarduerak. Kenkari gehigarria (3006 laukia)
  • Berrikuntza teknologikoa. Batez bestekoaren gaineko soberakina (3015)

Kenkari horiek aplikatzeko, taldeko entitatea hautatu behar da eta 2015eko ekitaldiaren gainean bi aldiz klikatuz. Pantaila batek kuotan mugatu gabe dauden kenkari guztiak erakutsiko ditu (6303 laukian sakatuta). Behar diren kenkariak bete ondoren, programak guztien batura hartuko du (3027 laukia) eta zenbateko hori 2015eko "sortutako kenkaria" laukira eramango du.

Adi: datuak banaka sartzerakoan bi muga hartu behar dira kontuan:

  • 2/2014 Foru Arauaren 96.2 artikuluan ezarritakoa: "Talde fiskalean sartzerakoan edozein sozietatek egiteko dituen kenkariak talde fiskalaren kuota osoan egin ahal izango dira, sozietate horrek banakako tributazio erregimenean izango zuen mugarekin."
  • Kuotan mugatu gabeko kenkarien baturak ezin du inoiz gainditu kuota likido positibotik ekitaldian aplikatutako kenkari mugatuen batura gutxituta ateratzen den kopurua.

GUTXIENGO ZERGA

Programak berak automatikoki kalkulatuko du 2/2014 FAaren 59.3 artikuluan arautzen den gutxiengo zerga aplikagarria gertatzen den ala ez. Gutxiengo zerga hau Sozietate gaineko Zergaren likidazioan aplikatzen den kasuetan, 1315 laukia markatuta agertuko da, eta programan likidazioaren pantailan behekaldeko eskuin aldean honako mezua azalduaz: “2/2014 FAren 59. artikuluaren arabera, GUTXIENGO ZERGA aplikatzen da”.



El documento original está disponible en http://debro.gipuzkoa.net/tkZergaBidea/tiki-index.php?page=Kenkariak+%28220-2015%29