Nazioarteko gardentasun fiskala (200-2011)

Nazioarteko gardentasun fiskaleko araubidea aplikagarri duten entitate guztiek, eta horiek bakarrik, bete behar dute apartatu hau. Araubide hori jasota dator Sozietateen gaineko Zergari buruzko 7/1996 Foru Arauan, VIII. tituluaren XIII. kapituluko 115. artikuluan.

Entitate aitortzaileak entitate ez-egoiliar baten errenta positiboak sartu baldin baditu bere oinarri ezargarrian, honako datu hauek eman beharko ditu hari buruz:

  • Izena edo sozietate izena.
  • Sozietatearen helbidea.
  • Herrialdea. Goitibeherako menuan atzerriko entitatearen egoitzako herrialdea aukeratu behar da.
  • Oinarri ezargarrian sartu behar den errenta positiboaren zenbatekoa.
  • Entitate ez-egoiliarraren administratzaileen zerrenda.

Azkenik, errentaren zenbateko osoa programak berak sartuko du oinarri ezargarrian. Horretarako, kontabilitatez kanpoko doikuntza positibo bat egingo du nazioarteko gardentasun fiskaleko araubideari jarraituta.



El documento original está disponible en http://debro.gipuzkoa.net/tkZergaBidea/tiki-index.php?page=Nazioarteko+gardentasun+fiskala+%28200-2011%29