Sarrera (714-2013)
Ondare hau aitortu behar du zergadunak:
- Bere titularitateko ondasun guztiak.
- Sortzapen egunean, hau da, aitorpenaren ekitaldiko abenduaren 31n, berari egotzitako eduki ekonomikoko eskubide guztiak.
Zergadunak ez ditu ondoko ondasun eta eskubideak aitortu behar:
-
Euskal Ondare Kulturala osatzen duten ondasunak, behar bezala inskribatuak daudenean.
-
Autonomia Erkidegoen Ondare Historikoa osatzen duten ondasunak, erregistratuak eta kalifikatuak daudenean, eta Espainiako Ondare Historikoa osatzen dutenak.
-
Museo edo kultur erakundeei gordailuan lagatako arte-gaiak eta zaharkinak, haietan gordailatzen diren bitartean. Baldintzak:
- Irabazteko asmorik ez izatea.
- Lagapenaldia hiru urtetik beherakoa ez izatea.
-
Artistaren artelana bera, egilearen ondarean jarraitzen duen bitartean.
-
Etxeko ostilamendua, ondoko hauek izan ezik: bitxiak, luxuzko larruak, ibilgailuak, urontziak, aireontziak, arte-gaiak eta zaharkinak.
-
Eduki ekonomikoko eskubideak aurrezpen tresna hauetan:
-
Bazkide osoen edo arrunten eskubide kontsolidatuak eta onuradunen eskubide ekonomikoak, borondatezko gizarte aurreikuspeneko entitate batean..
-
Partaideen eskubide kontsolidatuak eta onuradunen eskubide ekonomikoak, pentsio plan batean.
-
Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Arauak aipatzen dituen aurreikuspen plan aseguratuei ordaindutako primei dagozkien eduki ekonomikoko eskubideak.
-
Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Arauak aipatzen dituen enpresen gizarte aurreikuspeneko planei subjektu pasiboak egindako ekarpenei dagozkien eduki ekonomikoko eskubideak, hartzailearen kontribuzioak barne.
-
Enpresen gizarte aurreikuspeneko planekin zer ikusirik ez duten eduki ekonomikoko eskubideak, baldin eta enpresek pentsio gaietan hartutako konpromisoak bideratzen dituzten aseguru kolektiboko kontratuei subjektu pasiboak ordaindutako primetatik badatoz, Pentsio Plan eta Fondoei buruzko Legearen Testu Bateratuaren lehen xedapen gehigarrian eta horren garapenerako araudian jasotako eran. Era berean, enpresariek aseguru kolektiboko kontratu horiei ordaindutako primetatik datozen eduki ekonomikoko eskubideak ere bai.
-
Mendetasun aseguru pribatuei ordaindutako primei dagozkien eduki ekonomikoko eskubideak.
-
-
Jabetza intelektualetik eratorritako eskubideak, egilearen ondarean jarraitzen duten bitartean.
-
Jabetza industrialetik eratorritako eskubideak, enpresa jarduerei loturik ez dauden bitartean.
-
Salbuetsita dauden etekinak sortzen dituzten baloreak.
-
Zergadunaren ohiko etxebizitza, gehienez 300.000,00 euroraino.