Soberakina (714-2011)

Zerga hau obligazio pertsonalagatik ordaindu behar duten zergadunentzat honako muga ezarri da: Ondarearen gaineko Zergaren kuota osoak gehi Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren kuota osoak ezin dute azken zerga horren oinarri ezargarri orokorraren eta aurrezpenarenaren %60 gainditu.

 

Horretarako:

 

·       Ondare irabazi edo galeretatik datorren aurrezpenaren oinarri ezargarriaren zatia ez da kontuan hartuko, baldin eta zati hori badagokio eskualdatu baino gutxienez urtebete lehenago eskuratu edo hobetu diren ondare elementuak eskualdatzeagatik lortutako ondare irabazi edo galeren saldo positiboari. Era berean, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren kuota osoaren zatia ere kontuan hartu gabe utziko da aurrezpenaren oinarri ezargarriaren zati horri dagokionean.

 

·       Beren izaera edo helburua dela-eta ondare elementuak Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Arauak zergapetzen dituen etekinak sortzeko gai ez direnean, Ondarearen gaineko Zergan dagokien zatia ez da kontuan hartuko.

·       Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren oinarri ezargarriari dibidenduen eta mozkin-partaidetzen zenbatekoa batuko zaio, baldin eta horiek sortu diren zergaldietan entitate banatzaileak gardentasun fiskalaren erregimenean tributatu badu.

·       Bi kuoten baturak aurreko muga gainditzen badu, Ondarearen gaineko Zergaren kuota aipatu mugaraino murriztuko da. Murrizpen hori ez da %80koa baino handiagoa izango.

Familia unitate bateko kideek Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan baterako aitorpena egitea aukeratu dutenean, zerga honen kuota osoak eta Ondarearen gaineko Zergarenak batera duten muga zein den kalkulatzeko, familia unitateko kideek azken zerga honetan sortutako kuota osoak metatuko dira. Murrizpena egin behar bada, berau zergadunen artean hainbanatuko da hauetako bakoitzak Ondarearen gaineko Zergan duen kuota osoaren arabera.

 



El documento original está disponible en http://debro.gipuzkoa.net/tkZergaBidea/tiki-index.php?page=Soberakina+%28714-2011%29