1-2013 Foru Dekretu Arauaren aplikazioa (208-2012)

Laukia bete beharko da, eguneratuak izan diren elementuen datuekin, Kontabilitate Plan Orokorraren kontuen arabera taldekatuta, ondorengo banaketarekin:

    Kontua                                                              Kontzeptua                    

  1. Lurrak eta ondasun naturalak
  2. Eraikuntzak
  3. Instalazio teknikoak
  4. Makineria
  5. Tresneria
  6. Bestelako instalazioak
  7. Altzariak
  8. Informazioa prozesatzeko ekipamenduak
  9. Garraio-elementuak
  10. Bestelako ibilgetu materiala
  11. Lur eta ondasun naturaletako inbertsioak
  12. Eraikuntzetako inbertsioak
  13. Aktibo ukiezina, emakida akordioetan
  14. Bidean diren ibilgetze materialak

Eskurapen prezioa, produkzio kostua edo hobekuntzak: Oro har, eskurapen prezioaren edo ekoizpen kostuaren gainean, ondare elementua eskuratu edo ekoiztu den urtearen arabera. Zabalkuntza edo hobekuntzak egin diren urteari dagokion laukian agertu beharko dute.

Emakida erabakien ondorioz enpresa emakidunek aktibo ukiezin gisa erregistratu dituzten ondare elementuen eguneratze balioa 2080 “Aktibo ukiezina, emakida akordioetan” kontuan azaltzen dena izango da, azpiegitura hori eraiki, hobetu edo eskuratutako urtearen arabera. Hau izango da, baldin eta enpresa horiek abenduaren 23ko EHA/3362/2010 Aginduan ezarritako kontabilitate irizpideak aplikatu behar badituzte. Kontabilitate Plan Orokorra azpiegitura publikoen enpresa emakidadunetara egokitzeko arauak onartu ziren agindu horretan.

Fiskalki kengarri izan den kontabilitate amortizazioa, eskurapen prezioari, produkzio kostuari edo hobekuntzari dagokiena: Oro har, eskurapen prezioari, ekoizpen kostuari edo hobekuntzari dagozkien kontabilitate amortizazioak fiskalki kengarriak, horiek egin diren urtearen arabera. Dena den, gutxienez kontutan hartuko dira izaera horrekin egin behar ziren amortizazio fiskalak.

Baldin eta ondare elementuari aplikagarri izan bazaio amortizazio aurreratu bat egitea ahalbideratu duen pizgarri fiskal bat, kontabilitate amortizazioak hartuko dira, betiere horiek fiskalki kengarriak izateko aukera izan bada.

 Aurreko atalean aipatutako aktibo ukiezin gisa erregistratutako ondare elementuen kasuan, “Aktibo ukiezina, emakida akordioetan” eginiko amortizazioak, zergan kengarria izan den urtearen arabera.

Eskurapen prezioa, produkzio kostua edo hobekuntzak (balio eguneratua): Eskurapen prezioa, produkzio kostua edo hobekuntzen gainean eguneratze koefizienteak aplikatuta ondorioztatzen den balioa jarriko da.

Fiskalki kengarri izan den kontabilitate amortizazio eguneratua, eskurapen prezioari, produkzio kostuari edo hobekuntzari dagokiena: Eskurapen prezioari, produkzio kostuari edo hobekuntzari dagozkion amortizazio kontablearen gainean eguneratze koefizienteak aplikatuta ondorioztatzen den balioa jarriko da, baldin eta amortizazio horiek fiskalki kengarriak izan badira.

1/2013 FDAko 8.2 artikuluaren aplikazioa: Ondare elementuaren balio eguneratu berria merkatuko balioa baino handiagoa bada, betiere ligadura tekniko eta ekonomikoengatik eta subjektu pasiboak edo zergadunak emandako erabilerarengatik zein egoeratan dagoen aintzat hartuta, elementuaren merkatu balioa ipiniko da. Hala ez bada, ez da zenbatekorik ipini behar.

Eguneratze koefizienteak aplikatuta izandako balio-gehikuntza garbia: Zenbatekoaren balioa:

705 = ( ( 702 – 703) – (700 – 701 ) )

Balantzeak eguneratzeko 11/1996 Foru Arauaren errebalorizazioa: Balantzeak eguneratzeari buruzko abenduaren 5eko 11/1996 Foru Arauan aurreikusitako eragiketetatik eratorritako balio-gehikuntza garbia jarri beharko da.

Merkatuko balioaren gaineko soberakina: Ondare elementuaren balio eguneratu berria 1/2013 Foru Arau Dekretuaren 8. artikuluaren arabera kalkulatuko da eta balio hau merkatuko balioa baino handiagoa bada, bi zenbatekoen arteko diferentzia ipiniko da, betiere ligadura tekniko eta ekonomikoengatik eta subjektu pasiboak edo zergadunak emandako erabilerarengatik zein egoeratan dagoen aintzat hartuta. Kalkulua egina dator eta 704 laukian balioren bat jarri denean bakar bakarrik beteko da.

707 = (702 – 703) –  704

Eguneratzea 1/2013 FDAren arabera egin osteko balio-gehikuntza garbia: Zenbatekoaren balioa:

        708 = 705 – 706 –  707



El documento original está disponible en http://debro.gipuzkoa.net/tkZergaBidea/tiki-index.php?page=1-2013+Foru+Dekretu+Arauaren+aplikazioa+%28208-2012%29