Aurkezpena (193-2011)

193 EREDUA modulua aplikazio informatikoa da, eta bakarrik Gipuzkoako Foru Aldundiarena da. Aplikazioaren bidez, bete, inprimatu eta telematikoki (Internetez) aurkeztu daiteke 193 eredua, alegia ondoko hauen gaineko atxikipenen eta konturako sarreren urteko laburpena: Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga, Zergadun Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zerga (establezimendu iraunkorrak ) eta Sozietateen gaineko Zerga.

Aplikazio hau Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza programaren zerbitzu planaren barruan kokatuta dago. Aipatu plana zergadun guztien eskura jarrita dago, zerga betebeharrak betetzen lagundu eta errazteko asmoz. Programa hau aitorpen batzuk modu erosoago eta eraginkorrago batean aurkezteko aukera ematen duten programa informatikoen taldekoa da.

Programak aukera ematen du aurreko ekitaldietako aitorpenen datuak zuzenean inportatzeko.

Aplikazioa oso sinplea izateak, aitorpen asko gordetzeko aukera emateak eta horiek inprimatu eta grabatzeko posibilitateak izateak programa hau oso lanabes erabilgarri bihurtzen dute bide honetan abiatu nahi duten pertsonentzat.



El documento original está disponible en http://debro.gipuzkoa.net/tkZergaBidea/tiki-index.php?page=Aurkezpena+%28193-2011%29