Balantzeak 1-2013 FDAren arabera eguneratzeari buruzko informazioa (208-2012)

Balio-gehikuntza garbia 1/2013 Foru Dekretu Arauaren 6. artikuluko koefizienteak aplikatuta: errebalorizatuak izan diren aktiboko partida guztien eguneratzearen batura.

Zenbatekoaren kalkulua:

20 = ( ( 69+87+501)-(71+89+503 ) ) - ( ( 68+86+500-(70+88+502 ) )

Merkatu balioen gaineko soberakina: Ondare elementuaren balio eguneratu berria 1/2013 Foru Arau Dekretuaren 8. artikuluaren arabera kalkulatuko da eta balio hau merkatuko balioa baino txikiagoa bada, bi zenbatekoen arteko diferentzia ipiniko da, betiere ligadura tekniko eta ekonomikoengatik eta subjektu pasiboak edo zergadunak emandako erabilerarengatik zein egoeratan dagoen aintzat hartuta.

Balio-gehikuntza garbia eguneratzea 11/1996 Foru Arauaren arabera egin ondoren: Balantzeak eguneratzeari buruzko abenduaren 5eko 11/1996 Foru Arauan aurreikusitako eragiketetatik eratorritako balio-gehikuntza garbia jarri beharko da.

Balio-gehikuntza garbia 1/2013 Foru Dekretu Arauaren arabera:

Zenbatekoaren kalkulua: 23 = 20-21-22

Kont. Balioaren eta balio fiskalaren arteko aldea 7/1996 Foru Arauaren VIII. Tituluko X. kapituluko eragiketengatik eskuratutako elementuetan: Ondare elementu eguneratuak, enpresa berregituratze prozesu baten ondorioz eskuratuak izan badira, 7/1996 Foru Arauaren VIII. Tituluaren X. kapituluan ezarritakoa aplikatzeko aukera eginik eta eskuratzaileak kontabilizatutakoa eta fiskalki zerga ondorioetarako duen balioen artean diferentziarik badago,  azken hau adieraziko beharko da.



El documento original está disponible en http://debro.gipuzkoa.net/tkZergaBidea/tiki-index.php?page=Balantzeak+1-2013+FDAren+arabera+eguneratzeari+buruzko+informazioa+%28208-2012%29