Entitate aitortzailearen identifikazio datuak (220-2013)

220 eredua, Sozietate Taldeen erregimenean dauden Sozietate Taldeei aplikagarri zaie, kooperatibak barne, Sozietate gaineko zergaren Arau Foralaren VIII Tituluko IX Kapituluan araututa dagoen erregimena.

Taldeko sozietate nagusiaren datuak beteko dira.

Entitateak egindako jarduera nagusiaren azalpena

Zergaldian eragiketa bolumen gehien izan duen jarduera hartuko da jarduera nagusitzat. Jarduera nagusiaren izena eta epigrafea Ekonomi Jardueren gaineko Zergaren ordainagirian edo alta aitorpenean azaltzen dira.

Taldearen langileria

Bi datu mota desberdin eskatzen dira

  • Ekitaldi amaieran mugagabeko lan kontratua duen langile kopurua: ekitaldiko azken egunean mugagabeko lan kontratua duen langile kopurua adieraziko da.
  • Aurreko ekitaldi amaieran mugagabeko lan kontratua duen langile kopurua: aurreko ekitaldiko azken egunean mugagabeko lan kontratua duen langile kopurua adieraziko da.



El documento original está disponible en http://debro.gipuzkoa.net/tkZergaBidea/tiki-index.php?page=Entitate+aitortzailearen+identifikazio+datuak+%28220-2013%29