Atxikitzera edo kontura ordaintzera behartuak (296-2009)

296 EREDUA AURKEZTERA BEHARTUAK

1. Zergadun Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren Erregelamenduko 15. artikuluan aipatutakoaren arabera atxikitzera edo kontura sartzera behartutako subjektuek aurkeztu behar dute 296 ereduaren urteko laburpena. Salbuetsita geratzen dira inbertsio kolektiboko erakundeen kapital edo ondarearen akzio edo partaidetzak eskualdatu edo itzultzeagatik atxikipenak edo konturako sarrerak egin behar dituztenak, berariaz urteko laburpena aurkeztu beharko baitute.
2. Espainian helbideratuta dauden, bertan egoitza duten edo han ordezkaturik aritzen diren entitateak ere behartuta daude urteko laburpena aurkeztera, baldin eta atxikipenari edo konturako sarrerari lotuta dauden errentak besteren kontura ordaintzen badituzte edo baloreen errentak gordailatu edo kobratzeaz arduratzen badira. Halaxe ezartzen du Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren Erregelamenduak 19.2 artikuluan.



El documento original está disponible en http://debro.gipuzkoa.net/tkZergaBidea/tiki-index.php?page=Atxikitzera+edo+kontura+ordaintzera+behartuak+%28296-2009%29