Inportatu datuak (200-2016)

Aurreko ekitaldietako aitorpenen datuak inportatzeko, honela egin behar da:

  1. Aukerak leihoaren barruan, "Inportatu datuak" hautatu behar duzu. Leiho berriaren barruan "Eredua eta ekitaldia hautatzea" aukeratu eta hurrengoabotoiari eman.
  2. Hurrengo leihoan hautatu behar da ereduajatorrizko ekitaldia (bikoiztu nahi duzuna) eta helmugako ekitaldia.
  3. Azkenik, bikoiztu nahi dituzun aitorpenak hautatu eta gero Hurrengoa sakatu behar duzu. Hurrengo leihoan aitorpenak ongi bikoiztu direla baieztatzen da.

Hori egindakoan, Zergabidea programaren bidez, inportatutako aitorpenak helmugako ekitaldiko (2016koak, hain zuzen) aitorpen moduan ikus ditzakezu. Aitorpen berri horietan agertuko dira: aitortzailearen datuak, ekitaldi amaieran mugagabeko kontratua duen langile kopurua, lan kontratu mugagabeko batez besteko plantila, zerrendak, merkataritza taldeko entitateak, konpentsazioak eta aurreko ekitaldietan aplikatu gabeko kenkariak.



El documento original está disponible en http://debro.gipuzkoa.net/tkZergaBidea/tiki-index.php?page=Inportatu+datuak+%28200-2016%29