Inportatu jasotzaileak (190-2014)
Programak aukera ematen du 190 ereduko jasotzaileen datuak dauzkaten testu fitxategiak inportatzeko.
Horretarako, testu fitxategiak dituen erregistroek argitaratutako datu estruktura ofiziala izan behar dute edo, bestela, erregistro formatu pertsonalizatua.
Aitorpen bat irekita dagoenean eta Inportatu edo Jasotzaileak fitxategitik inportatu aukera erabilita, aitorpen horretan txertatuko da inportatutako testu fitxategian jasotako jasotzaile zerrenda.
Programak, besterik adierazi ezean, inportatu beharreko fitxategiaren izena eta kokapena proposatuko dizu; fitxategi edo kokapen hori okerra bada, sakatu ">>" botoia eta datu zuzenak sartu.