Kenkariak (200-2016)

Bereziki babestutako kooperatiben hobaria: Kooperatiben zerga erregimenari buruzko 2/1997 Foru Arauak 27.2 artikuluan eta 2. xedapen gehigarrian jasotakoaren arabera kalkulatutako kenkaria jarri behar da.

Bigarren mailako kooperatiba bada, 2/1997 Foru Arauak 28.3 artikuluan jasotakoaren arabera dagokion portzentajea jarriko da.

Kenkaria zergapetze bikoitzagatik: 

Kenkari berri bat sartzerakoan, kenkaria sortu den ekitaldia ipini beharko da lehenik.

Aurreko ekitaldiren batean sortutakoa bada, orduan sortutako kopurua ipiniko da eta baita aurreko ekitaldietan aplikatutakoa. Programak kalkulatuko du aplikatugabeko saldoa eta "Oraingo ekitaldiko kenkariaren zenbatekoa" laukian adierazi behar da sortutako kenkari horretatik zer zenbateko aplikatzen den aitortutako zergaldiko likidazioan.

Dena den, 2/2014 FAaren 60.5 artikuluaren arabera sortutako kenkaria bada, subjektu pasiboak sortutako kenkaria ipinita, programak kalkulatuko du oraingo ekitaldian aplikatuko dena (beti ere doitutako kuota osoa eta zergapetze bikoitzagatik oraingo ekitaldian aplikatuaren zenbatekoak kontutan hartuta).

Kuota likidoan mugatutako kenkariak: Kenkari berri bati alta ematean, hura sortu zen ekitaldiaren datua sartu behar da lehendabizi:

  1. Oraingoaren aurreko ekitaldi bat bada, sartu behar dira jatorrizko ekitaldian sortutako zenbatekoa eta ondorengo ekitaldietan aplikatutako kopuruen zenbateko metatua. Programak kalkulatuko du oraingo aitorpenean aplikatu beharreko zenbatekoa nahiz geroko ekitaldietan kenkaria egiteko geratzen den zenbatekoa.

    Kontuan hartu behar da kenkariak 2/2014 Foru Arauak 67.7 artikuluan jasotako ordenari jarraituz aplikatuko direla. Horrek berarekin dakar, besteak beste, antzinatasun ordena nahiz jatorrizko araudietan jasotako muga errespetatzea: 2001 eta 2011 bitarteko ekitaldietan, azken hau barne,  muga kuota likido positiboaren %45ekoa izango da. 2012 eta 2013 ekitaldietan, berriz, portzentaje hori mantentzen da, 7/1996 Foru Araueko 49. artikuluan enpresa txikitzat jotzeko aurreikusitako baldintzak betetzen ez dituzten entitateentzat ezik, hauentzat muga %35ekoa delarik.

    2014 ekitalditik aurrera, berriz, kenkarien muga osoa kuota likido positiboaren %45ekoa izango da, edozein entitaterako.

  2. Oraingo ekitaldian sortutako kenkari bat bada, leiho bat zabalduko da automatikoki, eta bertan jarri behar da, dena delako kontzeptuan, kenkari eskubidea sortzen duen zenbatekoa. Programak egingo ditu ekitaldian sortutako kenkaria zehazteko behar diren kalkuluak.

    Kenkari hauetan, aldiz, informazio gehiago eskatzen du programak:

    • Aktibo ez-korronte berriak: leiho bat zabaltzen da, eta bertan kenkari hori 2/2014 Foru Arauaren 61. artikuluaren arabera kenkari hori sortzeko behar den informazio osoa adieraziko da.
    • Enplegu sorrera (lan kontratu mugagabeak bakarrik): goitibeherako menuak eskatzen du aurreko ekitaldiko nahiz oraingo ekitaldiko lan kontratu mugagabea duten langile kopurua. Handitu denean bakarrik irekiko da handitu den kolektiboaren laukia, kenkari eskubidea sortzen duten pertsona kontratatuen kopurua betetzeko.

Kuota likidoan mugatu gabeko kenkariak: Kenkari berri bati alta ematean, zer ekitalditan sortu zen sartu behar da lehendabizi:

  1. Oraingoaren aurreko ekitaldi bat bada, sartu behar dira jatorrizko ekitaldian sortutako zenbatekoa eta ondorengo ekitaldietan aplikatutako kopuruen zenbateko metatua. Programak kalkulatuko du oraingo aitorpenean aplikatu beharreko zenbatekoa nahiz geroko ekitaldietan kenkaria egiteko geratzen den zenbatekoa.
  2. Oraingo ekitaldian sortutako kenkari bat bada, leiho bat zabalduko da automatikoki, eta bertan jarri behar da, dena delako kontzeptuan, kenkari eskubidea sortzen duen zenbatekoa. Programak egingo ditu ekitaldian sortutako kenkariaren zenbatekoa zehazteko behar diren kalkuluak.

Egoztekoa diren kuotan mugatu gabeko kenkarien baturak ezin du inoiz gainditu kuota likido positibotik ekitaldian aplikatutako kenkari mugatuen batura gutxituta ateratzen den kopurua.

GUTXIENGO ZERGA

Programak berak automatikoki kalkulatuko du 2/2014 FAaren 59.3 artikuluan arautzen den gutxiengo zerga aplikagarria gertatzen den ala ez. Gutxiengo zerga hau Sozietate gaineko Zergaren likidazioan aplikatzen den kasuetan, 1540 laukia markatuta agertuko da, eta programan likidazioaren pantailan behekaldeko eskuin aldean honako mezuaazalduaz: “2/2014 FAren 59. artikuluaren arabera, GUTXIENGO ZERGA aplikatzen da”.



El documento original está disponible en http://debro.gipuzkoa.net/tkZergaBidea/tiki-index.php?page=Kenkariak+%28200-2016%29