117.3 artikuluari buruzko informazio gehigarria (200-2015)
Eskualdatutako elementua: kode hauetako bat jarri behar da, eskualdatutako elementuaren izaera aintzat hartuta:
- Ibilgetu ukiezina
- Ibilgetu materiala
- Inbertsioak ondasun higiezinetan
- Epe luzeko inbertsioak taldeko enpresetan eta elkartuetan
- Epe luzeko inbertsio finantzarioak
- Epe laburreko inbertsioak taldeko enpresetan eta elkartuetan
- Epe laburreko inbertsio finantzarioak
- Bestelakoak
Noiz eskuratua: eskualdatutako elementua noiz eskuratu den adierazi behar da.
Noiz eskualdatua: eskualdaketa noiz egin den adierazi behar da.
Kontabilitate balio garbia: eskualdatzeko unean elementuak zuen kontabilitate balio garbia.
Eskualdatze balioa: ondare elementua eskualdatzeko zenbatekoa.
Moneta zuzenketa: 2/2014 Foru Arauak 40.9 artikuluan jasotakoa aplikatu ondoren egindako moneta zuzenketaren zenbatekoa jarriko da.
Bestelako doikuntzak: beste doikuntza batzuk egin ondoren aplikatu behar den zenbatekoa.