EABen eta IETen tributazioa (109-2012)
Erregelamenduz paradisu fiskaltzat kalifikaturiko herri edo lurraldeetan eratutako inbertsio kolektiboko erakundeetan parte hartzen duten zergadunek zenbateko hau egotziko dute oinarri ezargarri orokorrean: zergaldiaren itxiera egunean partaidetzak duen likidazio balioaren eta eskuratze balioaren arteko diferentzia positiboa. Aurkakoa frogatzen ez bada, diferentzia hori akzio edo partaidetzaren eskuratze balioaren %15ekoa dela ulertuko da
Egotzitako kopurua eskuratze balio handiagotzat hartuko da.
Inbertsio kolektiboko erakunde horiek banatutako mozkinak ez dira egotziko. Partaidetzaren eskuratze balioa gutxituko dute eta ez dute eskubiderik emango ezarpen bikoitzaren kenkaria egiteko.