Inportatu aitortuen datuak (182-2008)
Programak aukera ematen du 182 ereduko aitortuen datuak dauzkaten testu fitxategiak inportatzeko.
Horretarako, testu fitxategiak dituen erregistroek argitaratutako datu estruktura ofiziala izan behar dute edo, bestela, erregistro formatu pertsonalizatua.
Aitorpen bat irekita dagoenean eta Inportazioa - Aitortuak inportatu fitxategitik aukera erabilita, aitorpen horretan txertatuko da inportatutako testu fitxategian jasotako errentatzaile zerrenda.
Programak, besterik adierazi ezean, inportatu beharreko fitxategiaren izena eta kokapena proposatuko dizu; fitxategi edo kokapen hori okerra bada, sakatu ">>" botoia eta datu zuzenak sartu.