Likidazioa (220-2013)
Aurreko ekitaldietako oinarri ezargarri negatiboen konpentsazioa (7/1996 F. Arauaren 24. Artikulua eta hamaikagarren xedapen iragankorra, Kooperatiben zerga erregimenari buruzko 2/1997 Foru Arauaren xedapen iragankorra): Taldearen oinarri ezargarriaren konpentsazioa egin ahal izango da (1121 laukia) , bai taldearen oinarri ezargarri negatiboekin (1123 laukia), bai taldean sartu aurretik entitate bakoitzak banaka lortutako oinarri ezargarri negatiboekin (1124 laukia).
Talde fiskalean sartu aurretik sozietate batek oinarri ezargarri negatiboak baditu (1124 laukia) eta taldean sartzeko momentuan oinarri horiek konpentsatzeko badaude, bakar-bakarrik sozietate horren banakako oinarri ezargarriraino konpentsatu ahal izango dira. Ondorio horietarako, eta horretarako soilik, 7/1996 Foru Arauaren 33.2 artikuluan aipatutako dibidenduak edo mozkin-partaidetzak oinarri ezargarritik kanpo utziko dira (7/1996 Foru Arauaren 81.2 artikulua).
Taldearen oinarri ezargarria positiboa denean bakarrik egin ahal izango da konpentsazioa, eta muga konpentsazio hori egin aurreko oinarri ezargarri positiboaren %70ekoa izango da, baldin eta subjektu pasiboa enpresa txikia ez bada. Azken kasu honetan, muga hori 1121 laukian ipinitako kopurua izango da.
Taldearen oinarri ezargarri negatiboen konpentsazioa (1123 laukia)
Taldeko entitate bakoitzeko, banaka adierazi behar dira ondoko datuok: sortutako zenbatekoa, aurreko ekitaldietako konpentsazioa, oraingo ekitaldiko konpentsazioa. Datu horiek automatikoki mugituko dira “taldearen informazio laburpena” izeneko panelera. “Oraingo ekitaldian konpentsatutako zenbatekoa” apartatuan adierazitako zenbatekoen batura likidaziora eramango da (1123 laukia).
Taldean sartu aurretik lortutako oinarri ezargarri negatiboen konpentsazioa (1124 laukia)
Taldeko entitate bakoitzeko, banaka adierazi behar dira ondoko datuok: sortutako zenbatekoa, aurreko ekitaldietako konpentsazioa, oraingo ekitaldiko konpentsazioa. Datu horiek automatikoki mugituko dira “taldearen informazio laburpena” izeneko panelera. “Oraingo ekitaldian konpentsatutako zenbatekoa” apartatuan adierazitako zenbatekoen batura likidaziora eramango da (1124 laukia).
Karga tasa
Talde fiskala osatzen duten entitate guztiek karga tasa berdina edukiko dute. Orientazio modura, aplika daitezkeen karga tasak honako hauek dira:
- Izaera orokorrez, karga tasa %28koa da.
-
Sozietateen gaineko Zergari buruzko 7/96 Foru Arauaren 49.1 artikuluan definitutako enpresa txikien taldearen kasuan, honako karga tasa hau aplikatuko da:
- %18, Sozietate Kooperatiboak direnean eta, Kooperatiben Zerga Erregimenari buruzko 2/1997 Foru Arauaren arabera, babestuta edo bereziki babestuta daudenean,
- %24, gainerako entitateen kasuan.
- Kooperatiba talde babestuei eta bereziki babestuei %20 aplikatuko zaie betiere 7/96 Foru Arauaren 49.1 artikuluan definitutako enpresa txikiak ez badira.
-
Herri onurakoak izendatutako fundazio eta elkarteek behar diren baldintzak betetzen badituzte apirilaren 7ko 3/2004 Foru Arauak, irabazi asmorik gabeko entitateen zerga erregimenari eta mezenazgoaren aldeko zerga pizgarriei buruzkoak, ezartzen duen zerga erregimena aplikatzeko, karga tasa %10ekoa izango da.
Maiatzaren 22ko 2/1997 Foru Arauak, Kooperatiben Zerga Erregimenarenan VII. Tituluan definitu eta arautzen diren Herri onurako eta herri ekimeneko kooperatibek %10eko karga tasa izango dute. -
Honako entitate taldeek %21eko karga tasa aplikatuko dute:
- Elkargo profesionalek, enpresari eta profesionalen elkarteek, ganbara ofizialek, arrantzaleen kofradiek, langileen sindikatuek eta alderdi politikoek.
- Irabazi asmorik gabeko fundazio, establezimendu, erakunde eta elkarteek, baldin eta apirilaren 7ko 3/2004 Foru Arauak, irabazi asmorik gabeko entitateen zerga erregimenari eta mezenazgoaren aldeko zerga pizgarriei buruzkoak, jasotzen duen zerga erregimenaz gozatzeko baldintzak betetzen ez badituzte.
- Birmoldaketa eta Berrindustrializazioari buruzko uztailaren 26ko 27/1984 Legeak 22. artikuluan esandakoaren babesean eratutako enplegu sustapenerako fondoek.
- Kooperatiba elkarte, federazio eta konfederazioak.
- Hidrokarburoen ikerkuntza eta ustiapenerako entitate taldeek %35 aplikatuko dute.
- 24/1988 Legearen arabera, balore burtsetako sozietate zuzentzaile diren entitateek %20 aplikatuko dute.
- Inbertsio kolektiboko erakundeek aplikatuko duten karga tasa %1 izango da(46/1984 Legea eta 2/1981 Legea).
Edukien aurkibidea: