Likidazioa (220-2016)
Erreserbak - Murrizketa
Enpresen kapitalizazioa sustatzeko konpentsazioa (2/2014 FAaren 51. artikulua): 2015 ekitaldiko zerga ondorioetarako ondare garbiaren zenbatekoa jarri behar da., beti ere FAaren 51.2 artikuluaren arabera kalkulatuta. Zerga ondorietarako ondare garbiaren gehikuntza sortu duten Legez edo estatutuetan agindutako nahitaezko erreserbak baldin badaude, hauen zenbatekoa ere ipini behar da.
Ekitaldia: erreserbaren jatorrizko ekitaldia.
Zerga ondorioetarako ondare garbia: FAaren 51.2 artikuluaren arabera kalkulatutako ondare garbia. Jatorrizko ekitaldia aurreko ekitaldiren bat baldin bada, lauki hau ez da agertuko.
Gehikuntza garbia: automatikoki kalkulatuko da, 2016 ekitaldiko zerga ondorioetarako ondare garbia eta aurreko ekitaldiaren arteko diferentzia izango da. Lehen aipatutako nahitaezko erreserbak badaude, kalkulatutako diferentzia hori erreserba horietan gutxituko da. Jatorrizko ekitaldia aurreko ekitaldiren bat baldin bada, lauki hau ez da agertuko.
Sortutako murrizketa: oinarri ezargarrian sortutako murrizketaren zenbatekoa. Automatikoki kalkulatuko du programak eta gehikuntza garbiaren %14 (mikroempresa/enpresa txikia) edo %10 (gainontzeko entitateak) izango da. Jatorrizko ekitaldia aurreko ekitaldiren bat baldin bada, dagokion kopurua ipini behar da.
Aurreko ekitaldietan aplikatutako murrizketaren zenbatekoa: aurreko ekitaldietan aplikatutako zenbatekoa ipini behar da.
Oraingo ekitaldiko murrizketa: oraingo ekitaldian aplikatzen den murrizketaren zenbatekoa.
Aplikatu gabeko murrizketa: automatikoki kalkulatuko da, sortutako murrizketa eta aurreko ekitaldietan aplikatutakoaren kopuruen arteko diferentzia izango da.
Mozkinak nibelatzeko erreserba berezia (2/2014 FAaren 52. artikulua): zerga oinarria gutxituko da mozkinak nibelatzeko erreserba bereziaren zuzkidurara eramandako kopuruan.
Ekitaldia: erreserbaren jatorrizko ekitaldia.
Murriztutako zuzkidura: zerga oinarritik murriztu nahi den zuzkiduraren zenbatekoa ipini beharko da. Murrizketak ezingo du gainditu zergaldiko zerga-oinarriaren zenbatekoaren % 20 (mikroempresa/enpresa txikia) edo %15 (gainontzeko entitateak).
Oraingo ekitaldiko zerga oinarrian sartutako zenbatekoa: oraingo ekitaldiko zerga oinarrian sartutako kopurua.
Ekitaldi amaierako saldoa: automatikoki kalkulatuko da, murriztutako zuzkidura eta zerga oinarrian sartutako kopuruen artean.
Murriztutako zuzkidura eta zerga oinarrian sartutako kopuruak automatikoki likidaziora eramango dira.
Ekintzailetza sustatzeko eta ekoizpen jarduera sendotzeko erreserba berezia (2/2014 FAaren 53. artikulua): zerga oinarria gutxituko da ekintzailetza sustatzeko eta ekoizpen jarduera sendotzeko erreserba bereziaren hornidurarako euren kontabilitate-emaitza positibotik hartzen duten zenbatekoaren % 60ean.
Ekitaldia: erreserbaren jatorrizko ekitaldia.
Zuzkidura/murrizketa: erreserbarako zuzkiduraren zenbatekoa ipiniko da.
Sortutako murrrizketa: oinarri ezargarrian sortutako murrizketa. Automatikoki kalkulatuko da eta zuzkidura-murrizketaren % 60 izango da.
Gauzatutako elementua: erreserba gauzatu den elementu mota aukeratu behar da, ondoren aipatzen direnen artean, Foru Arauaren 53. artikuluko 2 atalean ezartzen diren baldintza eta mugekin:
Ø 53 2 a) art.: Foru Araueko 61. artikuluan ezarritako kenkarirako eskubidea ematen duten aktibo ez-korronte berriak.
Ø 53.2 b) art.: Foru Araueko 65.2 artikuluan ezarritako kenkarirako eskubidea ematen duten ondare elementuak.
Ø 53.2 c) art.: partaidetzen eskuratzea, baldin eta partaidetza horiek 53. artikuluko 2 c) atalean aipatzen diren baldintzak betetzen badituzte.
Ø 53.2 d) art.: Enpresa proiektu berrietan inbertsioa egitea, kapitaleko partaidetzen bitartez, 53. artikuluko 2 d) ataleko baldintzak betetzen badituzte.
Oraingo ekitaldian gauzatutako zenbatekoa: oraingo ekitaldian gauzatutako kopurua.
Gauzatu gabeko zenbatekoa: automatikoki kalkulatua izango da, eta murrizketa kalkulatzeko zuzkiduraren (7525 laukia) eta gauzatutakoaren kopuruen arteko diferentzia izango da, baldin eta aukera 53.2 a) art. ez bada. Kasu honetan gauzatutako kopuruaren erdia kontutan hartuko da, araudiak dioenez, elementu hauetan egin beharreko inbertsioak, erreserbara eraman den kopuruaren bikoitza izan behar duelako.
Erreserbak - Integrazioa
Ekitaldia: erreserbaren jatorrizko ekitaldia.
Artikulua eta ez betetzearen zergatia: azaltzen diren aukeretatik dagokiona ipiniko da ez betetzearen zergatiaren arabera.
Oinarria: sartu (integratu) behar den kopuruaren oinarria.
Interesak / Errekargua: berandutza interesak sartzea dagokionean, hauek automatikoki kalkulatuak izango dira eta horretarako hasiera eta amaierako datak ipiniz. Errekargua dagokionean, kopurua ere kalkulatua izango da, ez betetzearen zergatia “erreserbaren erabilpena” ez bada. Ez betetzearen arrazoia erreserba erabiltzeagatik izan den kasuetan, berriz, dagokion errekarguaren kopurua ipini beharko da.
Guztira: automatikoki kalkulatuko da, oinarria eta interesen edo/eta errekarguaren batura izango delarik.
Aurreko ekitaldietako oinarri ezargarri negatiboen konpentsazioa (2/2014 F. Arauaren 55. eta 92. artikuluak eta bostgarren xedapen iragankorra, kooperatiben zerga erregimenari buruzko 2/1997 Foru Arauaren xedapen iragankorra): Taldearen zerga oinarriaren konpentsazioa egin ahal izango da (1121 laukia) , bai taldearen zerga oinarri negatiboekin (1123 laukia), bai taldean sartu aurretik entitate bakoitzak banaka lortutako zerga oinarri negatiboekin (1124 laukia).
Talde fiskalean sartu aurretik sozietate batek zerga oinarri negatiboak baditu (1124 laukia) eta taldean sartzeko momentuan oinarri horiek konpentsatzeko badaude, bakar-bakarrik sozietate horren banakako zerga oinarriraino konpentsatu ahal izango dira.
Taldearen zerga oinarri negatiboen konpentsazioa (1123 laukia)
Taldeko entitate bakoitzeko, banaka adierazi behar dira ondoko datuok: sortutako zenbatekoa, aurreko ekitaldietako konpentsazioa, oraingo ekitaldiko konpentsazioa. Datu horiek automatikoki mugituko dira “taldearen informazio laburpena” izeneko panelera. “Oraingo ekitaldian konpentsatutako zenbatekoa” apartatuan adierazitako zenbatekoen batura likidaziora eramango da (1123 laukia).
Taldean sartu aurretik lortutako zerga oinarri negatiboen konpentsazioa (1124 laukia)
Taldeko entitate bakoitzeko, banaka adierazi behar dira ondoko datuok: sortutako zenbatekoa, aurreko ekitaldietako konpentsazioa, oraingo ekitaldiko konpentsazioa. Datu horiek automatikoki mugituko dira “taldearen informazio laburpena” izeneko panelera. “Oraingo ekitaldian konpentsatutako zenbatekoa” apartatuan adierazitako zenbatekoen batura likidaziora eramango da (1124 laukia).
Karga tasa
Talde fiskala osatzen duten entitate guztiek karga tasa berdina edukiko dute. Orientazio modura, aplika daitezkeen karga tasak honako hauek dira:
- Izaera orokorrez, karga tasa %28koa da.
-
Sozietateen gaineko Zergari buruzko 2/2014 Foru Arauaren 13.1 eta 13.2 artikuluaetan definitutako mikroenpresen taldeen, edota enpresa txikien taldeen kasuan, honako karga tasa hau aplikatuko da:
- %18, Sozietate Kooperatiboak direnean eta, Kooperatiben Zerga Erregimenari buruzko 2/1997 Foru Arauaren arabera, babestuta edo bereziki babestuta daudenean,
- %24, gainerako entitateen kasuan.
- Kooperatiba talde babestuei eta bereziki babestuei %20 aplikatuko zaie betiere 2/2014 Foru Arauaren 13.1 eta 13.2 artikuluen arabera, mikroenpresa edo enpresa txikiak ez badira.
-
Herri onurakoak izendatutako fundazio eta elkarteek behar diren baldintzak betetzen badituzte apirilaren 7ko 3/2004 Foru Arauak, irabazi asmorik gabeko entitateen zerga erregimenari eta mezenazgoaren aldeko zerga pizgarriei buruzkoak, ezartzen duen zerga erregimena aplikatzeko, karga tasa %10ekoa izango da.
Maiatzaren 22ko 2/1997 Foru Arauak, Kooperatiben Zerga Erregimenarenan VII. Tituluan definitu eta arautzen diren Herri onurako eta herri ekimeneko kooperatibek %10eko karga tasa izango dute. -
Honako entitate taldeek %21eko karga tasa aplikatuko dute:
- Elkargo profesionalek, enpresari eta profesionalen elkarteek, ganbara ofizialek, arrantzaleen kofradiek, langileen sindikatuek eta alderdi politikoek.
- Irabazi asmorik gabeko fundazio, establezimendu, erakunde eta elkarteek, baldin eta apirilaren 7ko 3/2004 Foru Arauak, irabazi asmorik gabeko entitateen zerga erregimenari eta mezenazgoaren aldeko zerga pizgarriei buruzkoak, jasotzen duen zerga erregimenaz gozatzeko baldintzak betetzen ez badituzte.
- Birmoldaketa eta Berrindustrializazioari buruzko uztailaren 26ko 27/1984 Legeak 22. artikuluan esandakoaren babesean eratutako enplegu sustapenerako fondoek.
- Kooperatiba elkarte, federazio eta konfederazioak.
- Hidrokarburoen ikerkuntza eta ustiapenerako entitate taldeek %35 aplikatuko dute.
- 24/1988 Legearen arabera, balore burtsetako sozietate zuzentzaile diren entitateek %20 aplikatuko dute.
- Inbertsio kolektiboko erakundeek aplikatuko duten karga tasa %1 izango da (46/1984 Legea eta 2/1981 Legea).
Edukien aurkibidea: