Nazioarteko ezarpen bikoitzagatik (109-2013)

Zergadunak lortutako errenten artean atzerrian lortu eta zergapetu diren etekinak edo ondare irabaziak daudenean, kenkaria honako kopuru hauetan txikiena izango da:

a) Zerga honen antzeko karga bat dela-eta etekin edo ondare irabazi horien gainean atzerrian ordaindu den zenbateko efektiboa.

b) Atzerrian lortutako errentari batez besteko karga tasa, orokorra zein aurrezpenarena, aplikatzearen emaitza, errenta hori sartu deneko oinarri likidagarri orokor edo aurrezpenarenaren zatiaren arabera.



El documento original está disponible en http://debro.gipuzkoa.net/tkZergaBidea/tiki-index.php?page=Nazioarteko+ezarpen+bikoitzagatik+%28109-2013%29