Ondare sozietateak (200-2015)

Programak automatikoki kalkulatuko ditu ekitaldiko sarrera osoak eta galdu-Irabazien kontutik hartuko dira.

Entitateak PFEG Foru Arauaren 32. artikuluan aipatzen diren eta etxebizitzetatik datozen kapital higiezinaren etekinak dituenean, zuzenketei dagokien atalean ipiniko ditu, baldin baditu, eraikinak eskuratzen, birgaitzen edo hobetzen inbertitutako besteren kapitalen interesen zenbatekoa eta, higiezin bakoitzeko errentamendu edo lagapenen sarreren %20a. Bien baturak ezin izango du higiezin bakoitzarentzat, etekin garbi negatiborik eman. 

Halaber, entitatearen sarreren artean baldin badaude beste ondasun higiezin batzuk lagata edo haien gaineko erabilera eta gozamen eskubideak eratuta lortutako etekinak,zuzenketei dagokien apartaduan ipiniko ipiniko dira, baldin baditu, etekinak sortu dituzten ondasunak, eskubideak edo erabili eta lupertzeko ahalmenak eskuratzeko, birgaitzeko edo hobetzeko inbertitu diren inoren kapitalen interesen zenbatekoa eta, higiezin bakoitzetik ateratako errentamendu edo lagapenen sarreren %30a. Bien baturak ezin izango du higiezin bakoitzarentzat, etekin garbi negatiborik eman.

Galdu-Irabazien kontutik hartutako sarreren artean dibidenduak eta entitateen mozkinen partaidetzak badaude (PFEG 3/2004 FAren 34. artikuluaren a) eta b) apartaduan aipatzen direnak), zuzenketei dagokien apartaduan ipiniko da (4230 laukitxoan) dagokion zenbatekoa, beti ere, gehienez 1.500 euroko zenbatekoa.

3/2014 FAko 66. artikuluko integratzea eta konpentsatzea: Atal honetan ipiniko dira ondare irabazi eta galeren zenbatekoa, eta kapital higigarriaren etekinak positiboak eta negatiboak, PFEG 3/2004 FAren 63. artikuluaren b) eta c) apartaduan arautzen direnak.

Entitatearen ekitaldiko sarreren artean ondare irabaziak badaude, “ondare galeren” laukitxoan  ipinitako zenbatekoa likidaziora eramango da, aurretiko oinarri ezargarria gutxituz,  dituen  ondare irabazien zenbatekoraino entitateak “Aurreko ekitaldiko ondare  galerak” baditu, zenbateko hau 4252 laukitxoan ipiniko da eta ekitaldiko ondare irabazi/galeren saldo positiboarekin konpentsatuko da. Likidaziora eramango den zenbatekoa ekitaldiko ondare galeren eta aurreko ekitaldiko ondare galeren batura izango da, 3/2004 FAaren 66. artikuluan araututakoaren arabera.

Entitatearen ekitaldiko sarreren artean aurrezkiaren etekin positiboak badaude, “Aurrezpenaren errenta negatiboak” laukitxoan ipinitako zenbatekoa likidazioara eramango da, aurretiko oinarri ezargarria gutxituz, dituen aurrezpenaren errenta positiboraino. Entitateak “Aurreko ekitaldiko errenta negatiboak” baditu, zenbateko hau 4253 laukitxoan ipiniko da, eta ekitaldiko errenta positibo/negatiboen saldo positiboarekin konpentsatuko da. Likidaziora eramango den zenbatekoa ekitaldiko errenta negatiboen eta aurreko ekitaldiko errenta negatiboen batura izango da, 3/2004 FAaren 66. artikuluan araututakoaren arabera.

Zerga oinarria / Oinarri likidagarria: Aurretiko zerga oinarria ondare irabazi eta galerak alde batetik eta aurrezkiaren etekinak beraien artean bestetik, integratze eta konpentsatzearen bidez murriztuko da.

2/2014 FAren 55.5 artikuluak ezarritakoaren arabera, ondare sozietateek ezin izango dituzte beren zerga oinarriak konpentsatu ondare sozietate moduan tributatu ez zuten zergaldiei dagozkien zerga oinarri negatiboekin.

Entitateak aurreko ekitaldiren batean, ondare sozietatea ez zenean, erreserben murrizketa aplikatu izan balu, eta 2/2014 Foru Arauaren 51, 52 edo 53. artikuluetan ezartzen diren baldintzak bete ez baditu, sartu beharreko kopuruak jarri beharko ditu, “integrazioa” atalean sartuz, kontutan izanik erreserba mota eta ez betetzearen zergatia zein izan den, beti ere oinarriaz gain, araudiaren arabera kalkulatutako interes edo errekarguekin.

Zergapetze bikoitza sahiesteko kenkaria: 2/2014 FAaren 60.1, 60.5 eta 60.6 artikuluetan ezarritakoaren arabera dagozkien zergapetze bikoitza sahiesteko kenkariak adieraziko dira.

 



El documento original está disponible en http://debro.gipuzkoa.net/tkZergaBidea/tiki-index.php?page=Ondare+sozietateak+%28200-2015%29