Aitorpenaren aurkezpena (20R)

Aurkezteko modua eta tokia

20R eredua modu telematikoz bakarrik egin behar da  eta sujektu pasiboak berak edo ordezkaritza daukan pertsona edo entitatearen bitartez egin beharko da.

Aitorpena bete ondoren, “aitorpena aurkeztu” botoia sakatu bezain pronto transmititu beharreko fitxategia sortzen da. Fitxategi hau igortzeko, laguntza programak berak erraztuko du Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoítza elektronikoan kokatuta dagoen “Gipuzkoataria” zerbitzu informatikoen atarian sartzea.

Behin fitxategia igorrita, zergadunak aurkeztutako jakinarazpenaren kopia bat inprimatu ahal izango du. Komunikazioak zigilu digital bat eramango du, telematikoki aurkeztu izana frogatze aldera. .

Bidalitako fitxategiak errorea ematen badu, “Gipuzkoatarian” ohar bat jarriko zaio ikusgai zergapekoari, errefusaren berri emateko eta zer errore izan den jakinarazteko. Errefusatutako jakinarazpena berriro igorri ahal izango da bide telematikoz, erroreak zuzendutakoan

Aurkezteko epea

20R eredua aurkezteko epea hiru hilabetekoa izango da eta honela konputatuko da:

a) Eragiketaren eskritura publikoa inskribatu bada, epea epea inskripzioa ondoren hasiko da.

b) Inskripzioa ez bada beharrezkoa, epea eragiketa dokumentatzen duen eskritura publikoa egiten den egunetik aurrera konputatuko da, eta gainera, Sozietateen gaineko Zergaren urtarrilaren 17ko 2/2014 Foru Arauak 114.3 artikuluan xedatzen duenez, eskrituran nahitaez adierazi beharko da araubidea aplikatzeko aukera egin dela. skalaren osaketaren aldaketaren jakinarazpenaren kasuan, aldaketa hori izan denetik bi hilabete.

c) Sozietate helbidea aldatzeko eragiketetan, epea konputatuko da eskritura publikoa edo eragiketa dokumentatzeko erabilitako agiri baliokidea sozietate helbide berriaren estatu kideko erregistroan inskribatu ondoren.



El documento original está disponible en http://debro.gipuzkoa.net/tkZergaBidea/tiki-index.php?page=Aitorpenaren+aurkezpena+%2820R%29