Aitorpenaren aurkezpena (228)

Aurkezteko modua eta tokia

228 eredua modu telematikoz bakarrik egin behar da  eta sujektu pasiboak berak edo ordezkaritza daukan pertsona edo entitatearen bitartez egin beharko da.

Aitorpena bete ondoren, “aitorpena aurkeztu” botota sakatu bezain pronto transmititu beharreko fitxategia sortzen da. Fitxategi hau igortzeko, laguntza programak berak erraztuko du Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoítza elektronikoan kokatuta dagoen “Gipuzkoataria” zerbitzu informatikoen atarian sartzea. Behin fitxategia igorrita, zergadunak aurkeztutako jakinarazpenaren kopia bat inprimatu ahal izango du, non “prozesaketaren zain” esapidea jasoko baita.

Geroago, Zerga Administrazioak berari igorritako informazioa eta, hala badagokio, dokumentazioa egiaztatuko ditu, eta honela jokatuko du:

a) Komunikazioa zuzena bada, Administrazioak hori subjektu pasiboaren eskura jarriko du Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan kokatutako “Gipuzkoataria” zerbitzu informatikoen atarian, eta hark inprimatu ahal izango du. Komunikazioak zigilu digital bat eramango du, telematikoki aurkeztu izana frogatze aldera.

Komunikazioa taldearen altari buruzkoa denean, Zerga Administrazioak emandako taldearen zenbakia zehaztuko du, gainera, eta Sozietateen gaineko Zergaren Erregelamenduari buruzko ekainaren 16eko 17/2015 Foru Dekretuak 41. artikuluaren 2. apartatuan aipatutako komunikazioa burututzat emango da.

Subjektu pasiboari komunikazioaren prozesaketaren dataren berri eman eta komunikazioa haren esku jartze aldera, mezu elektroniko bat bidaliko zaio hark ereduan adierazten duen posta helbidera.

b) Igorritako informazioa okerra dela edo erroreak dituela uste denean, edo errekeritutako dokumentazioa aurkezten ez denean, subjektu pasiboari jakinaraziko zaizkio berak aurkeztutako komunikazioaren errefusa eta horren arrazoiak, eta 228 ereduaren aurkezpena baliogabea izango da. Komunikazio hori idatziz bidaliko zaio, subjektu pasiboak zehaztutako helbidera mezu elektronikoa igorriz ere egitea eragotzi gabe. Subjektu pasiboak 228 eredu berri bat aurkeztu beharko du, erroreak konponduta edo berari errekeritutako dokumentazioa aurkeztuta.

Aurkezteko epea

228 eredua aurkezteko epeak honakoak izango dira:

a) Altaren jakinarazpenaren kasuan, ondorioak izango dituen aurreko zergaldiaren azken hilabetean zehar.

b) Talde horizontalen kasuan, epea hiruhilabetekoa izango da honako hauek jakinarazteko: alta emana izana, zeintzuk diren foru arau horrek 88. artikuluaren 6. apartatuko bigarren parrafoan jasotako entitate ordezkariak eta, hala badagokio, zein den eragiketa bolumenik handiena duen entitatea.

c) Talde fiskalaren osaketaren aldaketaren jakinarazpenaren kasuan, aldaketa hori izan denetik bi hilabete.



El documento original está disponible en http://debro.gipuzkoa.net/tkZergaBidea/tiki-index.php?page=Aitorpenaren+aurkezpena+%28228%29