Aitorpenaren laburpena (20R)

2/2014 Foru Arauan ezarritakoaren arabera Gipuzkoako araudia aplikatu behar duten entitate eskuratzaileetako bakoitzak aurkeztu behar du 20R eredua, egindako eragiketa bakoitzagatik. Hortaz, eskritura publikoan hainbat eragiketa jasotzen badira eta haietan eskuratzailea bat eta bakarra bada, eskuratzaile horrek komunikazio bat aurkeztu behar du eragiketa mota bakoitzeko. Orobat, hainbat eskuratzaile daudenean, bakoitzak komunikazio bat egin behar du eragiketa bakoitzeko.

Ondorengo koadroan adierazten da, ematen den eragiketa mota bakoitzean, nor den entitate eskuratzailea, eskualdatzailea, eta zein kasutan egon daitekeen eskuratutako entitatea:

ERAGIKETA MOTA

ESKURATZAILEA

ESKUALDATZAILEA

ESKURATUTAKOA

Irenspen bidezko bat-egitea

Bereganatzailea

Bereganatua

Ez dago

Entitate berria eratzeko bat-egitea

Bereganatzailea

Bereganatuak

Ez dago

Bat-egite inpropioa

Bereganatzailea

Bereganatua

Ez dago

Erabateko zatiketa

Onuradunak

Zatikatutakoa

Ez dago

Zatiketa partziala

Onuradunak

Zatikatutakoa

Ez dago

Zatiketa finantzarioa

Onuraduna

Zatikatutakoa

Saltzen den partizipazioarena

Aktibo nahiz pasibo osoaren lagapena

 

Aktibo eta pasiboak jasotzen dituena

Aktibo eta pasiboak saltzen dituena

Ez dago

Jarduera adarren ekarpena

Jarduera adarra jasotzen duena

Ekarpena egiten duena

Ez dago

Ez diruzko ekarpen berezia

Ekarpena jasotzen duena

Ekarpena egiten duena

Akzio/partizipazioen kasuan bakarrik

Balore trukea

Entitatearen kontrola hartzen duena

Partizipazioak saltzen dituena

Kontrola hartzen den entitatearena

Europar sozietate helbidearen aldaketa

Sozietatea

Ez dago

Ez dago

 

Entitate eskuratzailea: sozietateen gaineko zergaren erregelamendua onartzen duen ekainaren 16eko 17/2015 Foru Dekretuak 41. artikuluan ezarritakoaren arabera komunikazioa aurkeztera behartuta dagoen entitatearen datuak adierazi behar dira.

Gainerako entitate eskuratzaileak: eragiketan esku hartu duten gainerako entitate eskuratzaileak adierazi behar dira atal honetan.

Eragiketa mota: hurrengo zerrendatik aukeratu behar da zer eragiketa egin den. Bat bakarrik aukeratu:

  1. Iresnpen bidezko bat-egitea
  2. Entitate berria eratzeko bat-egitea
  3. Bat-egite inpropioa
  4. Erabateko zatiketa
  5. Zatiketa partziala
  6. Aktibo nahiz pasibo osoaren lagapenak
  7. Jarduera adarren ekarpena
  8. Ez diruzko ekarpen berezia
  9. Balore trukea
  10. Zatiketa finantzarioa
  11. Europar sozietate baten edo europar sozietate kooperatibo baten sozietate helbidearen  aldaketa

Eskritura publikoan hainbat eragiketa jasotzen badira,  komunikazio bat aurkeztu behar da eragiketa bakoitzeko, nahiz eta entitate eskuratzailea bera izan.

Eskritura publikoa: eragiketa dokumentatzen duen eskritura publikoaren datuak adierazi behar dira. Orobat, adierazi behar da zein egunetatik aurrera dituen eragiketak kontabilitate-ondorioak

Entitate eskualdatzaileak: eragiketan parte hartu duten entitate eskualdatzaileak zerrendatu behar dira.

Eskuratutako entitateak: eskuratutako entitateren bat ageri bada eragiketan, aipatu egingo da.

Eragiketaren deskribapena: xehetasunez deskribatu behar da egindako eragiketa, eskritura publikoan, proiektuan eta merkataritza-araudiaren arabera nahitaezkoak diren bestelako agirietan jasotakoaren arabera.

Arrazoi ekonomiko balioduna: hautatu behar da zer arrazoi ekonomiko baliodun izan den eragiketa egiteko:

  1. Kudeaketa sinplifikatzea kostu administratiboak murrizteko.
  2. Kaudimena eta zorpetze-ahalmena handitzea finantza-egitura indartzeko.
  3. Egindako jarduerak arrazionalizatzea.
  4. Ahalmen handiagoa izatea kreditu-entitateekin finantzaketa-baldintza hobeak negoziatzeko (interes tasa txikiagoak...)
  5. Entitateak beste entitate batean dituen eskubide politiko eta ekonomikoak batzea.
  6. Merkatuan lehiakorragoa izatea.
  7. Bat egiten duten enpresetako baliabide material eta pertsonalen erabilera optimizatzea.
  8. Sozietatearen ondare higiezina arrisku enpresarialetik babestea.
  9. Beste sozietate batean inbertitzeko erabakiak independizatzea.
  10. Jarduerak berregituratu eta arrazionalizatzea negozioan eraginkortasun handiagoa lortzeko.
  11. Negozio bakoitza bereizita kudeatzea.
  12. Jardueren espezializazio maila handitzea, teknika eta metodologia desberdinak erabiliz, salmenta politika komertzialak aplikatuz eta prezio diferenteak ezarriz.
  13. Jarduera mota bakoitzerako behar den finantzazioa errazago lortzea.
  14. Beste batzuk

Erantsitako edo erantsi beharreko agiriak: markatu behar da zer modu aukeratu den nahitaezkoa den dokumentazioa aurkezteko, ekainaren 16eko 17/2015 Foru Dekretuak, Sozietateen gaineko Zergaren Erregelamendua onartzen duenak, 41. artikuluan xedatutakoaren arabera.



El documento original está disponible en http://debro.gipuzkoa.net/tkZergaBidea/tiki-index.php?page=Aitorpenaren+laburpena+%2820R%29