Aparteko mozkinen berrinbertsioari buruzko informazioa (200-2012)
Kode hauetako bat jarri behar da, eskualdatutako elementuaren izaera aintzat hartuta:
- Ibilgetu ukiezina
- Lurrak eta ondasun naturalak
- Eraikuntzak
- Ibilgetu materiala: bestelakoak
- Partaidetza finantzarioak
Berrinbertitzeko konpromisoa: hemen adierazi behar da salmentan edo besterentzean lortutako zenbateko osotik entitatea zenbateko berrinbertsio egitera konprometitzen den 7/1996 Foru Arauak 22. artikuluan ezarritako baldintza eta epeetan.
Aurreko ekitaldiak: aurreko ekitaldietan egindako eskurapenen zenbatekotik aparteko mozkinen berrinbertsiorako erabili den kopurua adierazi behar da.
2012ko ekitaldia: 2012ko ekitaldian egindako eskurapenen zenbatekotik aparteko mozkinen berrinbertsiorako erabili den kopurua adierazi behar da.