Bazkide, erkide, jaraunsle eta partaideen zerrendak. errenta esleipengarriak (184-2013)
Erakundeko kidearen identifikazioa
Erakundeko kidearen IFZ. Errenta-esleipenaren araubideko erakundeko kide den bazkide, jaraunsle, erkide edo partaidearen identifikazio fiskaleko zenbakia jarriko da.
Ordezkari fiskalaren IFZ. Erakundeko kideren batek adingabekoa izan eta IFZrik ez badu, “Ordezkari fiskalaren IFZ” laukia beteko da. Bertan jarriko da adingabekoaren legezko ordezkaritza duen guraso edo tutorearen IFZ.
Errenta-esleipenaren araubideko erakundeko kideren bat Espainiako lurraldeko egoiliarra ez bada, haren ordezkari fiskalaren identifikazio fiskaleko zenbakia jarriko da, Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergari buruzko 2/99 Foru Arauko 9. artikuluan eta zergen arloko beste arau batzuetan ezarritakoarekin bat.
Deiturak eta izena/sozietatearen izena. Pertsona fisikoen lehenengo deitura, bigarren deitura eta izen osoa jarriko dira. Erakundeen izen osoa jarriko da, anagramarik gabe.
Probintziaren kodea. Erakundeko kidearen helbidearen probintziari edo, hala denean, hiri autonomoari dagozkion zenbakizko bi digituak jarriko dira.
Herrialdearen gakoa. Erakundeko kideak helbidea duen herrialde edo lurraldeari dagozkion bi digituak jarriko dira. Herrialde eta lurraldeen kodeen zerrenda abenduaren 21eko 1070/2011 Foru Arauaren III. eranskinean daude.
Partaide motaren gakoa. Gako hauetako bat jarri behar da:
1. Egoiliarra
2. Establezimendu iraunkorrik gabeko ez-egoiliarra
3. Establezimendu iraunkorra duen ez-egoiliarra
Errenta-esleipenaren araubideko erakundeko kideak abenduaren 31n erakundeko kide izaten jarraitzen badu, dagokion laukia hautatuko da.
Beti ere, erakundeko kide urteko zenbat egunetan izan den adieraziko da lauki egokian.
Partaidetza portzentajea. Erakundeko partaide, bazkide, jaraunsle edo erkideari dagokion partaidetza portzentajea jarriko da. Portzentaje hori zenbaki osoa ez bada, lau hamartarrekin eman behar da.
Partaide, bazkide edo erkide batek entitateko kide 365 egun baino gutxiago izan bada, partaidetza portzentajea kidea entitatean egon den egun naturalen arabera kalkulatuko da.
Adibidea: Eman dezagun A ondasun-erkidegoa hiru erkidek osatzen dutela, hauetako bik %40 partaidetza portzentajea daukate eta hirugarrenak %20. Irailaren 15an hirugarren erkideak ondasun-erkidegoa uzten du eta beste bi erkideak %50ko partaidetza portzentajea edukitzera pasatzen dira. Partaidetza portzentajeak honela kalkulatzen dira:
| 3 erkidea (erkidegoa uzten duena): %20 x 258 egun/ 365= | 14,1370% |
| 1 erkidea: %40 x 258 egun/365 + %50 x 107 egun/365= | 42,9315% |
| 2 erkidea: %40 x 258 egun/365 + %50 x 107 egun/365= | 42,9315% |
| Total: | 100,00% |
Partaidetza portzentajeen batura ezin da %100a baino altuagoa izan.
Partaidetzaren izaera. PFEZi buruzko araudian ezarritakoa dela bide, jarduera ekonomikoen etekinak erakundeko partaide, bazkide, jaraunsle edo erkideei eratxikiko zaizkie baldin eta ohituraz, berenez eta zuzenean esku hartzen badute jarduerari lotutako ekoizbideen eta giza baliabideen norbere konturako antolamenduan.
– Jarduera benetan egiten duten bazkide, jaraunsle, erkide edo partaideak badira, “Jarduera benetan egitea” eremuko BAI laukia hautatuko da.
– Jarduera benetan egiten ez duten bazkide, jaraunsle, erkide edo partaideak badira, “Jarduera benetan egitea” eremuko EZ laukia hautatuko da.
Jarritako kapitala: Jarduera benetan egiten ez duen bazkide, jaraunsle, erkide edo partaidea bada entitatean jarri duen kapitalaren kopurua jarri beharko du.
Esleipenaren portzentajea:
Erakundeko kide guztiek benetan egiten badute jarduera, aurretik adierazitako partaidetza portzentajea bera izango da esleipen portzentajea.
Erakundeko kideren batek jarduera benetan egiten ez badu, esleipenaren portzentajea kalkulatuko da jarduera benetan egiten ez duen bazkideari emandako zenbatekoa kapital higigarri gisa eta beste bazkide, jaraunsle, erkide edo partaideei emaitzen banaketan dagokien zenbatekoa kontutan izanda.
Adibidea 1: Eman dezagun hiru erkideko ondasun-erkidego bat eratzen dela bakoitza %33ko partaidetzarekin. Erkide batek ez du jarduera egiten eta honek jarritako kapitala 5.000 eurokoa da. Ekitaldiaren bukaeran ondasun-erkidegoak 30.000 euroko emaitzak ditu eta 750 euro ordaintzen zaio jarduera egiten ez duen erkideari higigarri kapital gisa. (jarritako kapitalaren %15a).
| Emaitzen banaketa | esleipen % | |
| 1 erkidea | 14.625 | 48,75% |
| 2 erkidea | 14.625 | 48,75% |
| 3 erkidea | 750 | 2,50% |
| 30.000 | 100,00% | |
Adibidea 2: Eman dezagun aurreko adibideko ondasun-erkideagoak 30.000 euroko galerak lortzen duela. Galerak aktibitatea benetan egiten duten erkideen arten banatzen da, -15.000,00 euro bakoitza eta esleipen portzentajea % 50eko izando da bakoitzarentzat. Jarduera egiten ez duen erkidea ez da zenbatekorik esleitzen.
Etekinak, kenkariak eta atxikipenak
Bazkide, erkide edo partaideak erakunde bateko kide direnean eta erakunde horretako kide guztiak Sozietateen gaineko Zergaren subjektu pasibo edo Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren (establezimendu iraunkorra) zergadun badira, H atala beteko da, bai eta I/J eta K atalak ere, hala behar denean.
Etekinak, kenkariak eta atxikipenak bazkide, jaraunsle, erkide edo partaide bakoitzari partaidetza portzentajearen arabera esleituko zaie.
Kideren batek ez badu jarduera benetan egiten:
Benetan jarduera egiten duten kideei jarduera ekonomikoarekin lotuta dauden etekin, kenkari eta atxikipenak esleipen portzentajearen arabera esleituko zaie.
Jarduera ekonomikoen etekinak
Higigarrien kapitalen etekinak
Azpiatal hau beteko da baldin eta “Jarduera benetan egitea” eremuko EZ laukia hautatu bada, hau da, bazkide, erkide edo partaideek jarduera ekonomikoa benetan egiten ez badute.
Etekinaren zenbatekoa. Jarduera ekonomikoa benetan egiten ez duen bazkide, erkide edo partaideak erakundean duen partaidetzaren ondorioz higigarrien kapitalaren etekin gisa jaso duen zenbatekoa jarriko da. Hala gertatzen denean, egotzitako etekina gehienez ere jarritako kapitalaren %15 izango da.