Datuak 2014 ekitaldiko 220 eredutik inportatzea (220-2015)

Aurreko ekitaldietako aitorpenen datuak inportatzeko, honela egin behar da:

  1. Aukerak leihoaren barruan, "Inportatu datuak" hautatu behar duzu. Leiho berriaren barruan "Aurreko ekitaldietako aitorpenak inportatu" aukeratu eta hurrengoabotoiari eman.
  2. Hurrengo leihoan hautatu behar da ereduajatorrizko ekitaldia (bikoiztu nahi duzuna) eta helmugako ekitaldia.
  3. Azkenik, inportatu nahi dituzun aitorpenak hautatu eta gero Hurrengoa sakatu behar duzu. Hurrengo leihoan aitorpenak ongi inportatu direla baieztatzen da.

Aipatu behar da bakar-bakarrik honako datuak inportatu ahal izango dira, taldeko entitate bakoitzak 2014ko 220 ereduan adieraziak:

  • Taldearen zenbakia.
  • Sozietateen zerrenda (Sozietate izena, IFZ, probintzia, zein ekitalditan sartua eta jabari %).
  • Egin gabeko ezabaketak
  • Taldearen oinarri ezargarri negatiboak.
  • Taldean sartu aurretik lortutako oinarri ezargarri negatiboak.
  • 2000 eta 2014 bitartean sortutako kenkariak:

-      Barruko zergapetze bikoitzagatik kenkaria (2013 ekitaldia eta aurrekoak)

-      Nazioarteko zergapetze bikoitzaren kenkaria (2013 ekitaldia eta aurrekoak)

-      Zergapetze bikoitzaren kenkaria (2014 ekitaldia)

-      Kuotan mugatutako kenkariak

-      Kuotan mugatu gabeko kenkariak



El documento original está disponible en http://debro.gipuzkoa.net/tkZergaBidea/tiki-index.php?page=Datuak+2014+ekitaldiko+220+eredutik+inportatzea+%28220-2015%29