Enpresen gizarte aurreikuspeneko sistemei ekarpenak (109-2011)

1. 2007ko urtarrilaren 1ean hasi eta 2011ko abenduaren 31 bitarteko zergaldietan, zergadunek %50eko kenkaria aplikatu ahal izango dute kuota osoan, gehienez 200 euroko mugarekin, enpresen gizarte aurreikuspeneko tresnei zergaldian egindako ekarpenengatik, betiere tresna horiek Sozietateen gaineko Zergaren foru arauak 44. bis artikuluan eta bere erregelamenduzko garapenean ezarritako baldintzak betetzen badituzte.

2. Kenkariaren oinarria honako hau izango da:

  • 2007ko urtarrilaren 1etik aurrera hitzarmen, akordio kolektibo edo antzeko xedapenen ondorioz eratzen diren enpresen gizarte aurreikuspeneko sistemei egindako ekarpen berriak.

  • Dagoeneko existitzen diren enpresen gizarte aurreikuspeneko sistemei egindako ekarpen gehikuntzak, langilearen aldetik aurreko ekitaldikoaren aldean ekarpen handiagoa egitea dakartenean, betiere hitzarmen, akordio kolektibo edo antzeko xedapen bidez ezarritako ekarpen konpromisoen ondorio badira.

Langileak hitzarmen, akordio kolektibo edo antzeko xedapenetan itundutakoen gainetik egindako borondatezko ekarpenak ez dira kenkariaren oinarrian sartuko, ez eta enpresen ekarpenak ere.

3. Kenkari hau aplikatu ahal izateko, ezinbestea izango da langilea dagokion eredu informatiboan sartuta egotea, arauz ezartzen den eran.



El documento original está disponible en http://debro.gipuzkoa.net/tkZergaBidea/tiki-index.php?page=Enpresen+gizarte+aurreikuspeneko+sistemei+ekarpenak+%28109-2011%29