Entitate aitortzailearen identifikazio datuak (200-2016)

Entitate aitortzailearen identifikazio datuak jarri behar dira.

Entitateak egindako jarduera nagusiaren deskribapena: Ekitaldian eragiketa bolumenik handiena sortu duen jarduera hartuko da jarduera nagusitzat. Jarduera nagusiaren izena eta epigrafea Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren ordainagirian edo alta aitorpenean ageri dira.

Entitateko langileria:  ondorengo datuak eskatzen dira:

  • (6) Batez bestekoa ekitaldian (kontratu mota guztiak): enplegatuek guztira lan egin duten egun kopurua batu behar da. Baturaren emaitza zati 365 egun eginez kalkulatzen da batez besteko plantila. Lanaldi partzialean ari diren langileak lanaldiaren araberako proportzioa aplikatuz konputatu behar dira.
  • (7) Ekitaldi amaieran mugagabeko lan kontratua duen langile kopurua: ekitaldiko azken egunean mugagabeko lan kontratua duen langile kopurua adieraziko da. Lanaldi partzialean ari diren langileak lanaldiaren araberako proportzioa aplikatuz konputatu behar dira.
  • (94) Aurreko ekitaldi amaieran mugagabeko lan kontratua duen langile kopurua: aurreko ekitaldiko azken egunean mugagabeko lan kontratua duen langile kopurua adieraziko da. Lanaldi partzialean ari diren langileak lanaldiaren araberako proportzioa aplikatuz konputatu behar dira.
  • (68) Lan kontratu mugagabeko oraingo ekitaldiko batez besteko plantila: lan kontratu mugagabea duten langile kopurua batu eta.baturaren emaitza zati 365 egun eginez kalkulatzen da. Lanaldi partzialean ari diren langileak lanaldiaren araberako proportzioa aplikatuz konputatu behar dira.
  • (69) Lan kontratu mugagabeko aurreko ekitaldiko batez besteko plantila: aurreko ekitaldian lan kontratu mugagabea zuten langile kopurua batu eta baturaren emaitza zati 365 egun eginez kalkulatzen da. Lanaldi partzialean ari diren langileak lanaldiaren araberako proportzioa aplikatuz konputatu behar dira.
  • (76) Lan kontratu mugagabeko ekitaldiko gehienezko langileria: ekitaldian zergaldiko egun guztietan gehienezko langileria, lan kontratu mugagabekoa.
  • (72) Higiezin sustapen, salerosketa edo errentamendu ekonomia jarduera: batez besteko langilegoa lanaldi osoarekin eta dedikazio esklusiboarekin: batez besteko langileria, inoren kontura enplegatuak, lanaldi osoarekin eta jarduera horretarako dedikazio esklusiboarekin. Ez dira konputatuko 2/2014 Foru Arau honetako 42. artikuluan ezarritakoaren arabera zergadunarekin lotutzat jotzen diren langileak.




El documento original está disponible en http://debro.gipuzkoa.net/tkZergaBidea/tiki-index.php?page=Entitate+aitortzailearen+identifikazio+datuak+%28200-2016%29