Entitate ez egoiliarrek lortutako zenbait errenta positiboren zerga oinarriaren barruan sartzea (200-2016)
2/2014 Foru Arauaren 48 artikuluaren arabera, entitate ez egoiliarrek lortutako zenbait errenta positiboren zera oinarriaren barruan sartu behar dutenek bete beharko dute bakarrik atal hau.
Entitate aitortzaileak entitate ez-egoiliar baten errenta positiboak sartu baldin baditu bere oinarri ezargarrian, honako datu hauek eman beharko ditu hari buruz:
-
Izena edo sozietate izena.
-
Sozietatearen helbidea.
-
Herrialdea. Goitibeherako menuan atzerriko entitatearen egoitzako herrialdea aukeratu behar da.
-
Oinarri ezargarrian sartu behar den errenta positiboaren zenbatekoa.
-
Entitate ez-egoiliarraren administratzaileen zerrenda.