Epeka egindako eragiketak (109-2011)
Apartatu hau beteko da baldin eta eragiketa hauetan lortutako errentak euren kobrantzak exijigarri diren neurrian egozten badira eta eskubidea sortzen den unean oso-osorik egoztea aukeratzen ez denean.
2011n kobratutako zenbatekoa: zergaldian zenbat kobratu den jarriko da.
Irabazia edo galera: irabazi edo galera egozgarriari 2011n kobratu den zenbatekoak ondare elementuaren eskualdatze balio osoarekiko duen portzentajea aplikatuz lortuko da.