Eskualdatze balioa (109-2011)

  • Eskualdatze balioa inorenganaketaren zenbateko erreala izango da, hau da, benetan ordaindu den diru-kopurua, beti ere merkatuko ohiko balioaren azpitik ez badago. Bestela, azken hau nagusituko da. Balio horri zergadunak izan dituen gastuak eta ordaindu dituen zergak kenduko zaizkio.

  • Eskualdaketak kostu gabekoak izan badira, eskualdatze balioa aurreko paragrafoan esandako eran kalkulatuko da, baina zenbateko errealtzat Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergaren arauak aplikatzetik ateratzen dena hartuko da.

  • Gainerako ondare irabazi eta galerak kalkulatzeko, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 29ko 10/2006 Foru Arauak 49. artikuluan jasotzen dituen balorazio arau espezifikoak aplikatuko dira.



El documento original está disponible en http://debro.gipuzkoa.net/tkZergaBidea/tiki-index.php?page=Eskualdatze+balioa+%28109-2011%29