Eskuratze balioa (109-2011)

  • Eskuratze balioa ondoko kontzeptuak batuz kalkulatuko da: erosketaren zenbateko erreala, erositako ondasunetan egindako inbertsio eta hobekuntzen kostua, eta erosleak erosketagatik izandako gastuak eta ordaindutako zergak, interesak sartu gabe. Zenbateko horri egindako amortizazioak kenduko zaizkio, eta, edozein kasutan, gutxieneko amortizazioa konputatuko da hala badagokio.

  • Eskualdaketa kostu gabekoa izan bada, eskuratze balioa aurreko paragrafoan esandako eran kalkulatuko da, baina zenbateko errealtzat Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergaren arauak aplikatzetik ateratzen dena hartuko da.

  • Gainerako ondare irabazi eta galerak kalkulatzeko, lehen adierazi diren balorazio arau espezifikoak aplikatuko dira.

Eskuratze balioa eguneratzea

Ondasun edo eskubideak 2011an eskualdatu badira, jarraian adierazten diren eguneratze koefizienteak aplikatuz eguneratuko da eskuratze balioa, elementua ondarean egon den denbora kontuan hartuz:

Ondare elementua eskuratu den urtea

Eguneratze koefizientea

1994 eta aurrekoak

1,457

1995

1,548

1996

1,491

1997

1,457

1998

1,425

1999

1,386

2000

1,339

2001

1,289

2002

1,244

2003

1,210

2004

1,174

2005

1,137

2006

1,099

2007

1,069

2008

1,028

2009

1,024

2010

1,020

2011

1,000

Koefiziente horiek honela aplikatuko dira:

  • Erosketaren benetako zenbatekoaren gainean, zer urtetan ordaindu diren kontuan hartuz.

  • Inbertsio eta hobekuntzen gainean, zer urtetan ordaindu diren kontuan hartuz.

  • Gastu eta zergen gainean, zer urtetan ordaindu diren kontuan hartuz.

  • Amortizazioen gainean, haiei dagokien urtea kontuan hartuz.



El documento original está disponible en http://debro.gipuzkoa.net/tkZergaBidea/tiki-index.php?page=Eskuratze+balioa+%28109-2011%29