Etekinak indibidualizatzeko irizpidea (109-2015)

Lanaren etekinak hauek jasotzeko eskubidea sortu duen pertsonari dagozkio soil-soilik.

Pentsioak eta hartzeko pasiboak, ordea, beren alde aitortuta dauzkaten pertsona fisikoei dagozkie.

Kapitalaren etekinak etekin hauek sortzen dituzten ondare elementuen, hau da, ondasun eta eskubideen titular diren zergadunek lortzen dituzte.

Jarduera ekonomikoen etekinak jarduera hauei loturiko produkzio bide eta giza baliabideak beren kontura, pertsonalki eta zuzenean antolatu ohi dituztenek lortutakoak izango dira.

Aurkako frogarik ezean, baldintza horiek jarduera ekonomikoen titular gisa ageri diren pertsonek betetzen dituztela joko da.



El documento original está disponible en http://debro.gipuzkoa.net/tkZergaBidea/tiki-index.php?page=Etekinak+indibidualizatzeko+irizpidea+%28109-2015%29