Hartzailea (193-2011)
Jasotzaileen zerrendako 193 irekitzekoa sakatu 193 ereduaren hartzaile zerrendan aitortzen diren hartzaileen datuak betetzeko.
Jasotzailearen IFZ: jasotzailearen IFZ jarriko da.
Ordezkariaren IFZ: jasotzailea adingabea edo ezindua denean bakarrik beteko da legezko ordezkariaren IFZ.
Jasotakoaren gakoa: eragiketari dagokion gakoa jarri behar da, jarraibide hauetan ageri diren gakoen zerrendari jarraiki.
Izaera: jasotakoen gakoaren arabera dagokion zenbakia adieraziko da hemen, jarraibide hauetan ageri den zerrendari jarraiki.
Jasotakoen mota: jarriko da:
1- Diruzko etekinak badira.
2- Gauzen bidezko etekinak badira.
Jasotakoak: diruzko ordainsarien kasuan, exijigarria den edo ordaindu den kontraprestazio osoa jarriko da. Gauzen bidezko ordainsariak badira, balorazioa jarriko da. Jasotzailea PFEZren zergaduna bada, balorazioa izango da merkatuko balioa gehi kontura egindako sarrera, betiere azken hau errenta jaso duenari egotzi ez bazaio.
Jasotzaileak kapital propioak laga baditu, eta lagapen horren zenbatekoa handiagoa bada lotutako entitatearen fondo propioetan duen partaidetza bider hiru eginez ateratzen dena baino, aurreko zifra gainditzen ez duten kapital lagatuengatik izandako etekin zatia “B” gakoarekin aitortuko da, eta zifra hori gainditzen dutenengatik izandakoa “D” gakoarekin aitortuko da.
Zenbateko ez-integragarria: jasotzailea Errenta Zergaren zergaduna denean bakarrik beteko da. “Jasotakoak” laukian azaltzen den zenbatekoari emaitza hau kenduz lortzen den kopurua jarriko da hemen: zenbateko horri Errenta Zergaren araudiaren arabera behar diren integrazio portzentajeak aplikatzetik ateratako emaitza.
Oinarria: izaera orokorrez, oinarria izango da exijigarria den edo ordaindua den kontraprestazio osoa. Jasotzailea PFEZren zergaduna bada, kontuan hartu behar dira Erregelamenduak jasotako berezitasunak (112. 119. eta 120. artikuluak). Gauzen bidezko etekinak badira, eta izaera orokorrez, ordaintzailearentzat eskuratze balioa edo kostua %20 gehitu behar da.
Atxikipenak / Konturako sarrerak: “Oinarria” laukian adierazten den zenbatekoari atxikipen portzentaia aplikatzetik ateratzen den emaitza izango da.
“Jasoen gakoa” laukian A , B edo D azaltzen denean bete behar dira bakarrik:
Ordainketa: jarriko da:
1- Aitortzaileak jaulkitzaile gisa ordaintzen badu.
2- Aitortzaileak balore nazionalen bitartekari gisa ordaintzen badu.
3- Aitortzaileak atzerriko baloreen bitartekari gisa ordaintzen badu.
Bitartekariari ordaindua: eremu honetan “X” bat jarriko da baldin eta jasotzailea Espainian helbideratuta dagoen, bertan egoitza duen edo han ordezkatuta dagoen entitate bat bada, eta atxikipenari lotutako errentak besteren kontura ordaintzen baditu edo dagokion etekina edo errenta sortzen duten baloreen errentak gordailatu edo haien kobrantzaz arduratzen bada.
Kodearen gakoa: “Jaulkitzailearen kodea” laukiko edukiaren deskripzioa identifikatzen du. Honako hau jarriko da:
1- jaulkitzailearen kodea IFZ bati dagokio (orokorrean).
2- jaulkitzailearen kodea ISIN kode bati dagokio (IFZ rik ez badauka).
3- jaulkitzailearen kodea ISIN koderik ez duten atzerriko baloreei dagokie.
Jaulkitzailearen kodea:
- “Kode gakoa” 1 bada, jaulkitzailearen IFZ jarriko da.
- “Kode gakoa” 2 bada, ISIN kodea jarriko da.
- “Kode gakoa” 3 bada, «ZXX» gakoa adierazi behar da. «XX» hori herrialde jaulkitzailearen kodea izango da, abenduaren 2ko 1060/2008 Foru Aginduaren III. Eranskinean herrialdeetarako ezarrita dagoen kodeketaren arabera.
Kode mota: “Balore kontuaren kodea” laukiko edukiaren deskripzioa identifikatzen du. Honako hau jarriko da:
C: balore kontuaren kodea agertzen da.
O: beste identifikazio bat agertzen da.
Balore kontuaren kodea: aitortzailea errenta horien baloreak kobratu, administratu edo gordailatzeaz arduratzen den entitate finantzario bat denean bakarrik beteko da lauki hau.
Kob.g. (kobratu gabe): X bat jarriko da ekitaldian sortutako errentak ordaindu gabe daudenean haien titularrak ez direlako kobratzera agertu. Lauki honetan X jartzen den guztietan, eragiketa bereko gainerako laukiak honela beteko dira:
Jasotzailearen eta ordezkariaren IFZ: 999.999.999.
Deiturak eta izena edo sozietatearen izena: Ordaindu gabeko baloreak.
Probintzia, bitartekaria, kode mota, balore kontuaren kodea eta sortzapena: edukirik gabe.
Gainerako laukiak: eragiketari dagokion balioa izango dute.
Sortzapena: aurreko ekitaldietan sortu eta, titularrak kobrantzara agertzeagatik, ekitaldian ordaindutako errenten kasuan bakarrik beteko da lauki hau. Errenten sortzapen ekitaldiari dagozkion lau zifrak jarriko dira.
Jasotakoaren gakoa: eragiketari dagokion gakoa jarri behar da, gakoen zerrendari jarraiki. Gakoen zerrenda ikusteko, sakatu gakoaren ondoan dagoen botoia eta aukeratu zerrendatik klik bikoitza eginez.
Izaera: jasotakoen gakoaren arabera dagokion zenbakia adieraziko da zerrendari jarraiki. Zerrenda ikusteko, sakatu Izaera eremu ondoan dagoen botoia, eta aukeratu zenbakia klik bikoitza eginez.
JASOTZAILEEN GAKOAK ETA IZAERA
A gakoa: edozein motatako entitateen fondo propioetan parte hartuz lortutako etekinak edo errentak.
Gako honi lotutako izaera:
01 Primak batzarretara joateagatik.
02 Dibidenduak eta partaidetzak edozein motatako entitateen mozkinetan, 07 edo 08 zenbakiko izaera bidezkoa ez denean.
03 Edozein motatako aktiboetatik eratorritako etekinak edo errentak, salbu akzio askatuen ematea, baldin eta estatutuen arabera edo sozietatearen organoen erabaki batez entitate baten mozkin, salmenta, eragiketa, sarrera edo antzeko kontzeptuetan parte hartzeko ahalmena ematen badute lan pertsonalaren ordainsaria ez den arrazoi batengatik.
04 Entitatearen fondo propioetako partaidetzaren balore edo partaidetzen gaineko erabilera edo gozamenerako eskubide edo ahalmenak eratzetik edo lagatzetik eratorritako etekinak edo errentak, izendapena edo izaera edozein izanik ere.
05 Entitate baten aurreko digituetan sartutakoez bestelako edozein etekin, bazkidea, akziodun elkartua edo partaidea izateagatik.
06 Etekin salbuetsiak.
07 Inbertsio kolektiboko erakundeek banatutako dibidenduak eta mozkinak.
08 Atxikipenari lotuta ez dauden dibidenduak.
09 Kooperatibek beren bazkideei ordaindutako ekarpenen interesak.
B gakoa: hirugarrenei kapital propioak lagaz lortutako etekin edo errentak, D gakoari ez dagozkionean.
Gako honi lotutako izaera:
01 Obligazio, bono, gordailu ziurtagiri edo bestelako titulu pribatuen interesak.
02 Obligazio, bono, zedula, zor publiko edo bestelako titulu pribatuen interesak.
03 Mailegu ez bankarioen interesak.
04 Sozietate Zergari buruzko 7/1996 Foru Arauak hamabosgarren xedapen iragankorrean aipatutako eragiketa finantzarioen mozkinen araudi iragankorrera bilduta dauden etekinak edo errentak.
05 Entitate finantzario batek bere titularitateko kreditu bat erabat edo zati batean eskualdatu, laga edo transferitzearen ondorioz ordaindutako etekinak edo errentak.
06 Kapital higigarriaren beste etekin batzuk aurreko digituetan sartu gabe daudenak.
07 Etekin salbuetsiak.
C gakoa: aurreko A, B edo D gakoetan sartu gabe dauden kapital higigarriaren bestelako etekinak edo errentak.
Gako honi lotutako izaera:
01 Jabetza intelektualetik eratorritako etekinak edo errentak, jasotzailea autorea ez denean.
02 Jabetza industrialetik eratorritako etekinak edo errentak, jabetza hori jasotzaileak egindako jarduera ekonomikoei lotuta ez dagoenean.
03 Laguntza teknikoa ematetik eratorritako etekinak edo errentak, salbu laguntza hori jarduera ekonomiko baten esparruan ematen bada.
04 Jarduera ekonomikoak ez diren ondasun higigarriak, negozioak edo meatzeak errentan edo azpierrentan ematetik eratorritako etekinak edo errentak.
05 Jatorria kapital ezarpena duten biziarteko edo aldi baterako errentak, baldin eta heredentziaz, legatuaz edo beste edozein oinordetza tituluz eskuratu ez badira eta kapitalizazio eragiketetatik edo bizi edo elbarritasun aseguru kontratuetatik eratorri ez badira.
06 Irudia ustiatzeko eskubidea edo hura erabiltzeko adostasun edo baimena lagatzetik eratorritako etekinak, salbu lagapen hori jarduera ekonomiko baten esparruan egiten denean, baldin eta jasotzaileak Errenta Zergaren zergadunak badira.
07 Jarduera ekonomikoa ez diren hiri ondasun higiezinak azpierrentan ematetik eratorritako etekinak, baldin eta jasotzaileak Errenta Zergaren zergadunak badira.
08 Irudia ustiatzeko eskubidea edo hura erabiltzeko adostasun edo baimena lagatzetik eratorritako errentak, ustiapen ekonomikoetatik eratorritako sarrerak izanik ere, baldin eta jasotzaileak Sozietate Zergaren subjektu pasiboak edo errentak establezimendu iraunkorraren bitartez lortzen dituzten Zergadun Ez Egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren zergadunak badira.
09 Ondoko hauetan parte hartzetik eratorritako sarien ondorioz lortutako errentak: jokoak, lehiaketak, errifa edo konbinazio aleatorioak (eskaintzari lotuta edo ez), zenbait ondasun, produktu edo zerbitzuren sustapen edo salmenta, baldin eta jasotzaileak Sozietate Zergaren subjektu pasiboak edo errentak establezimendu iraunkorraren bitartez lortzen dituzten Zergadun Ez Egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren zergadunak badira.
10 Beste sozietate bateko administratzaile edo kontseilari karguak emateagatik lortutako kontraprestazioak, baldin eta jasotzaileak Sozietate Zergaren subjektu pasiboak edo errentak establezimendu iraunkorraren bitartez lortzen dituzten Zergadun Ez Egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren zergadunak badira.
11 Etekin salbuetsiak.
12 Gako honen aurreko digituetan sartu ezin diren bestelako errentak edo kapital higigarriaren bestelako etekinak.
D gakoa: hirugarrenei entitate lotuetatik datozen kapital propioak lagaz lortutako etekin edo errentak, jasotzailea Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren zergaduna denean.
Gako honi lotutako izaera: B gakoan jasota berberak.