Kapital higigarriaren etekinak (109-2013)

Kapital higigarriaren etekinen kontzeptua

Entitateen fondo propioetan parte hartzeagatik lortutako etekinak (salbuespenerako eskubidea ematen duten dibidenduak eta mozkin-partaidetzak)

Bete dagozkion eremuak partaide zaren entitateak duen izaeraren arabera. Honako datuak adieraziko dira: atxikipenak, lortutako etekinen zenbateko osoak, subjektu pasiboak horien gainean duen titularitate portzentajea, eta administrazio eta gordailu gastuak.

Kapital propioak hirugarrenei lagatzeagatik lortutako etekinak, 39. artikuluko etekinak, eta entitateen fondo propioetan parte hartzeagatik lortutakoak izanik salbuetsita ez dauden etekinak

Honako datuok sartuko dira etekin mota bakoitzeko: atxikipenak, lortutako etekinen zenbateko osoak, subjektu pasiboak horien gainean duen titularitate portzentajea, integrazio portzentajea (hala badagokio).

Kapital higigarriaren beste etekin batzuk, oinarri ezargarri orokorrean sartzekoak

Honako datuok sartuko dira etekin mota bakoitzeko: atxikipenak, lortutako etekinen zenbateko osoak, subjektu pasiboak horien gainean duen titularitate portzentajea, integrazio portzentajea (hala badagokio), eta administrazio eta gordailu gastuak.

 

Etekin Irregularrak: Etekinak portzentai murriztuan integratzen baldin badira, lehenengo 300.000 euroei bakarrik aplikatuko zaie portzentai murriztu hori. Hurrengoak %100ean integratuko dira.

 



El documento original está disponible en http://debro.gipuzkoa.net/tkZergaBidea/tiki-index.php?page=Kapital+higigarriaren+etekinak+%28109-2013%29