Kenkaria langileek enpresan parte hartzeagatik (109-2011)
Zergadunek %10eko kenkaria egin dezakete, 1.800,00 euroko mugarekin, lana egiten duten entitateko edo bere sozietate taldeko beste edozein enpresako akzioak edo partaidetzak erosi edo harpidetzeko zergaldian zehar dirutan jarritako kopuruengatik.
Honako baldintzak bete behar dira:
-
Baloreak ezin dira merkatu arautuetan negoziatu.
-
Entitateek enpresa txiki edo ertainak izan behar dute, Sozietateen gaineko Zergaren araudian xedatutakoaren arabera.
-
Merkataritza Kodearen 42. artikuluan aurreikusitako sozietate taldeen kasuan ere aplikatu ahal izango da kenkari hau taldeko beste edozein sozietateren akzioak edo partaidetzak erosterakoan, beti ere, aurreko bi letretan aurreikusitako baldintzak betetzen direnean.
-
Akzio edo partaidetzak erosi edo harpidetzeko eskaintza baldintza berdinetan egin behar zaie entitateetako langileei guztiei, inor diskriminatu gabe.
-
Langile bakoitzak -eta honekin batera, ezkontideak, maiatzaren 7ko 2/2003 Legearen arabera eratutako izatezko bikote lagunak edo laugarren mailarainoko senideek, hauek barne- ezin dute, zuzenean edo zeharka, %5etik gorako partaidetza eduki entitate horretan edo taldeko beste edozeinetan.
-
Kenkari honetarako eskubidea ematen duten akzio edo partaidetzak bost urtez mantendu behar dira gutxienez. Zergadunak ez badu epe hori betetzen, behar ez bezala egindako kenkariak itzuli beharko ditu eta dagozkion berandutza interesak ordaindu. Kopuru hori epea bete ez den ekitaldiko kuota diferentzialari gehituko zaio.
Alabaina, zergadunak lehenago ordain ditzake behar ez bezala egindako kenkariak eta dagozkien berandutza interesak, hurrengo urteko aitorpenaren zain egon gab