Likidazioa (200-2014)
Mikroenpresen zerga konpentsazioa: Mikroenpresa izateko baldintzak bete eta FAaren 32.4 artikuluan arautzen den zerga konpentsazioa aukeratzen duten entitateei aplikatuko zaie. Horretarako aitorpeneko ezaugarrien atalean 74 eta 75 laukiak markatuta egon behar dira eta konpentsazioaren zenbatekoa programak berak kalkulatuko du automatikoki.
Enpresen kapitalizazioa sustatzeko konpentsazioa (2/2014 FAaren 51. artikulua): 2012 et 2013 ekitaldiko zerga ondorioetarako ondare garbiaren zenbatekoa jarri behar da., beti ere FAaren 51.2 artikuluaren arabera kalkulatuta. Zerga ondorietarako ondare garbiaren gehikuntza sortu duten Legez edo estatutuetan agindutako nahitaezko erreserbak baldin badaude, hauen zenbatekoa ere ipini behar da.
Ekitaldia: erreserbaren jatorrizko ekitaldia (2014).
Zerga ondorioetarako ondare garbia: FAaren 51.2 artikuluaren arabera kalkulatutako ondare garbia.
Gehikuntza garbia: automatikoki kalkulatuko da, 2014 ekitaldiko zerga ondorioetarako ondare garbia eta aurreko bi ekitaldietatik handienaren arteko diferentzia izango da. Lehen aipatutako nahitaezko erreserbak badaude, kalkulatutako diferentzia hori erreserba horietan gutxituko da.
Gehikuntza garbi honek eta urteko kontuetan emaitzen banaketan agertzen den enpresen kapitalizaziorako erreserbaren zenbatekoak berdina izan behar dute.
Sortutako murrizketa: oinarri ezargarrian sortutako murrizketaren zenbatekoa. Automatikoki kalkulatuko du programak eta gehikuntza garbiaren %14 (mikroempresa/enpresa txikia) edo %10 (gainontzeko entitateak) izango da.
Oraingo ekitaldiko murrizketa: oraingo ekitaldian aplikatzen den murrizketaren zenbatekoa.
Mozkinak nibelatzeko erreserba berezia (2/2014 FAaren 52. artikulua): oinarri ezargarria gutxituko da mozkinak nibelatzeko erreserba bereziaren zuzkidurara eramandako kopuruan.
Ekitaldia: erreserbaren jatorrizko ekitaldia (2014).
Murriztutako zuzkidura: oinarri ezargarritik murriztu nahi den zuzkiduraren zenbatekoa ipini beharko da. Murrizketak ezingo du gainditu zergaldiko zerga-oinarriaren zenbatekoaren % 20 (mikroempresa/enpresa txikia) edo %15 (gainontzeko entitateak).
Ekintzailetza sustatzeko eta ekoizpen jarduera sendotzeko erreserba berezia (2/2014 FAaren 53. artikulua): oinarri ezargarria gutxituko da ekintzailetza sustatzeko eta ekoizpen jarduera sendotzeko erreserba bereziaren hornidurarako euren kontabilitate-emaitza positibotik hartzen duten zenbatekoaren % 60ean.
Ekitaldia: erreserbaren jatorrizko ekitaldia (2014).
Zuzkidura/murrizketa: erreserbarako zuzkiduraren zenbatekoa ipiniko da.
Sortutako murrrizketa: oinarri ezargarrian sortutako murrizketa. Automatikoki kalkulatuko da eta zuzkidura-murrizketaren % 60 izango da.
Aurreko ekitaldietako oinarri ezargarri negatiboen konpentsazioa: 2/2014 Foru Arauaren 55. artikulua eta hamaikagarren xedapen iragankorra, eta kooperatiben zerga erregimenari buruzko 2/1997 Foru Arauaren xedapen iragankorra. Ekitaldiko aurretiko oinarri ezargarria positiboa denean bakarrik konpentsatu daiteke.
Karga tasak: hona hemen, orientabide modura, aplikatu daitezkeen karga tasak:
- Oro har, %28.
Mikroenpresa eta enpresa txikiak badira (sozietateen gaineko zergaren 2/2014 Foru Arauaren 14.1 eta 14.2 artikuluetan definitutako eran):
- %18, sozietate kooperatiba babestuak direnean edo babes berezia dutenean, kooperatiben zerga erregimenari buruzko 2/1997 Foru Arauak 26.2 artikuluan jasotakoaren arabera.
- %24, gainerako entitateentzat.
- Gainerako Sozietate kooperatiba babestuak edo bereziki babestutakoak, %20ko tasa aplikatzen zaie.
- Herri onurakotzat hartutako fundazio eta elkarteak, herri onurako kooperatibak eta gizarte ekimeneko kooperatibak direnean, %10 aplikatzen da 3/2004 Foru Arauak ezarritako araubidera biltzeko beharkizunak betetzen badituzte.
Honako entitateak direnean %21, aplikatzen da:
- Aseguru orokorren mutuak, borondatezko gizarte aurreikuspeneko entitateak, hurrengo 8. idatz-zatiko tasa aplikatzen ez bazaie, eta lan istripu eta gaixotasun profesionaletarako Gizarte Segurantzaren mutuak, beren araudian jasotako beharkizunak betetzen badituzte.
Elkarrekiko bermedun sozietateak eta birfinkapeneko sozietateak, Espainiako Bankuaren erregistro berezian inskribatuta badaude.
Elkargo profesionalak, enpresarien eta profesionalen elkarteak, ganbera ofizialak, arrantzaleen kofradiak, langileen sindikatuak eta alderdi politikoak.
Irabazi asmorik gabeko entitateak, 3/2004 Foru Arauan ezarritako erregimena aplikagarri ez zaienean.
Enplegua sustatzeko fondoak
Kooperatiba elkarte, federazio eta konfederazioak.
Balore eta burtsa sozietate eta agentziak, baldin eta legez Bilboko Balore Burtsako kide badira, Baloreen Merkatuari buruzko uztailaren 28ko 24/1988 Legeak ezarritakoaren arabera.
Hidrokarburoen ikerketan eta ustiaketan jarduten duten entitateek %35 aplikatzen dute.
- Inbertsio kolektiboko erakundeek %1, 2/2014 Foru-araueko VI. tituluko V. kapituluan ezarritako araubide berezia aplikagarri zaienei.
- BGAEak (7/1998 FA) eta pentsio fondoak (8/1987 Legea) direnean, %0 aplikatzen da. 5/2012 Legeko 24. artikuluko 1. idatz-zatian ezarritako prestazioetako bat ematen dutenean.
Edukien aurkibidea: