Ohiko etxebizitza errentan hartzeagatik (109-2013)

Zergaldian ohiko etxebizitzaren alokairua ordaintzen duten zergadunek zergaldian ordaindutako kopuruen %20ko kenkaria egin dezakete, gehienez urtean 1.600 euroraino.

Dena den, zergadunak 35 urtetik beherakoak badira edo familia ugariaren titularrak badira, aurreko paragrafoan jasotako kenkaria %25ekoa izango da, gehienez urtean 2.000 euroraino.

2. Kapitulu honetan jasotakoaren ondorioetarako, zerga sortzen den egunean dagoen egoerari begiratuko zaio, zergadunaren adina edo familia ugariaren titulartasuna zehazteko.

3. Batera tributatzea aukeratzen bada eta kenkari horretarako eskubidea dutenak pertsona bat baino gehiago badira, batzuk 35 urtetik beherakoak eta beste batzuk adin horretatik gorakoak, aurreko 1. apartatuaren bigarren paragrafoan ezarritako portzentaje eta muga aplikatuko dir.

4. Epaileak erabakita, bakarrik zergadunari ezarri bazaio etxebizitza familiarraren alokairua ordaintzeko betebeharra, horrek eskubidea izango du autolikidazioan artikulu honetan aipatzen den kenkaria egiteko. Betebehar hori bi zergadunei ezarri bazaie, kenkaria bien artean hainbanatuko da, eta bakoitzaren autolikidazioan egingo da norberari dagokion proportzioan, artikulu honen 1. apartatuko lehen paragrafoan jasotako portzentajea eta muga aplikatuta.



El documento original está disponible en http://debro.gipuzkoa.net/tkZergaBidea/tiki-index.php?page=Ohiko+etxebizitza+errentan+hartzeagatik+%28109-2013%29