Pertsona edo entitate lotuekin egindako eragiketak (200-2016)

Apartatu hau bete behar da 2/2014 Foru Arauaren 42. artikuluan aipatzen diren eragiketa lotuak egin direnean, baina, betiere, baldin eta eragiketa guztien merkatuko balioa, pertsona edo entitate lotu bakoitzeko, 100.000 eurokoa baino handiagoa bada. 100.000 euroko mugak kanpoan uzten du BEZa, eta pertsona edo entitate lotu bakoitzarekin egin dituen mota bereko eragiketa guztiak hartzen ditu, balorazio metodo berberarekin baloratu badira.

Informazio hori ematerakoan, honako erregelak hartu behar dira kontuan:

  1. Eragiketek kontabilitate gastuak edo sarrerak dakartzatenean, kontabilitatekoa da erabili behar den sortzapen irizpidea, kobrantza edo ordainketaren diru korrontea noiz izan den kontuan hartu gabe.
  2. Eragiketek kontabilitate gastu edo sarrerarik ekarri ez dutenean, zein egunetan egin diren begiratu behar da, haietatik ondorioztatzen den diru korrontearen unea zeinahi dela ere.
  3. Hainbat ekitalditan egindako eragiketetan, eragiketaren balioak 100.000,00 euroko muga gainditzen badu eta eragiketak indarrean jarraitzen badu ekitaldi batean baino gehiagotan, eragiketa egin den ekitaldiko informazio gehigarrian bakarrik eman behar da hari buruzko informazioa.

Lotura mota: 16. artikuluaren 3. apartatuan hauek jasotzen dira:

  1. Entitate bat eta bertako bazkide edo partaideak.
  2. Entitate bat eta bertako kontseilari edo administratzaileak.
  3. Entitate bat eta beste entitate bateko bazkide, partaide, kontseilari edo administratzaileen ezkontideak, maiatzaren 7ko 2/2003 Legearen arabera eratutako izatezko bikote-lagunak, edo ahaidetasun harreman batengatik lotutako pertsonak, baldin eta bi entitateak talde berekoak badira. Ahaidetasun harremana zuzenekoa zein zeharkakoa izan daiteke, odolkidetasunezkoa, ezkontza bidezkoa edo izatezko bikoteak ekar lezakeena, hirugarren mailaraino.
  4. Talde bereko bi entitate.
  5. Entitate bat eta beste entitate bateko bazkide edo partaideak, baldin eta bi entitateak talde berekoak badira.
  6. Entitate bat eta beste entitate bateko kontseilari edo administratzaileak, baldin eta bi entitateak talde berekoak badira.
  7. Entitate bat eta beste entitate bateko bazkide, partaide, kontseilari edo administratzaileen ezkontideak, maiatzaren 7ko 2/2003 Legearen arabera eratutako izatezko bikote-lagunak, edo ahaidetasun harreman batengatik lotutako pertsonak, baldin eta bi entitateak talde berekoak badira. Ahaidetasun harremana zuzenekoa zein zeharkakoa izan daiteke, odolkidetasunezkoa, ezkontza bidezkoa edo izatezko bikoteak ekar lezakeena, hirugarren mailaraino.
  8. Bi entitate, baldin eta lehenengoak gutxienez %25eko zeharkako partaidetza baldin badu bigarrenaren kapital sozialean edo haren fondo propioetan.
  9. Bi entitate, baldin eta bertako bazkideek edo partaideek edo haien ezkontideek, maiatzaren 7ko 2/2003 Legearen arabera eratutako izatezko bikote-lagunek, edo ahaidetasun harreman batengatik lotutako pertsonek, zuzenean edo zeharka, gutxienez %25eko partaidetza baldin badute kapital sozialean edo fondo propioetan. Ahaidetasun harremana zuzenekoa zein zeharkakoa izan daiteke, odolkidetasunezkoa, ezkontza bidezkoa edo izatezko bikoteak ekar lezakeena, hirugarren mailaraino.
  10. Lurralde espainiarrean egoitza duen entitate bat eta atzerrian dituen establezimendu iraunkorrak.
  11. Lurralde espainiarrean egoitzarik ez duen entitate bat eta lurralde horretan dituen establezimendu iraunkorrak.
  12. Talde bereko bi entitate, talde horrek sozietate kooperatiboen taldeen araubidean tributatzen duenean.

Eragiketa mota:

  1. Salmentak
  2. Erosketak
  3. Maileguak
  4. Errentamenduak
  5. Erabilera lagapenak
  6. Bestelako zerbitzu prestazioak
  7. Bestelakoak

Baloratzeko metodoa:

  1. Prezio libre alderagarriaren metodoa
  2. Kostu gehituaren metodoa
  3. Birsalmenta prezioaren metodoa
  4. Emaitza banatzeko metodoa
  5. Eragiketa guztien marjina garbiaren metodoa



El documento original está disponible en http://debro.gipuzkoa.net/tkZergaBidea/tiki-index.php?page=Pertsona+edo+entitate+lotuekin+egindako+eragiketak+%28200-2016%29