Zerga araubide bereziak (200-2016)

(8) 3/2004 FAko zerga araubidera bildutako entitatea: Subjektu pasiboek X bat jarriko dute gako honetan baldin eta aplikaziozkoa bazaie apirilaren 7ko 3/2004 Foru Arauak, irabazi asmorik gabeko entitateen zerga erregimenari eta mezenasgoaren aldeko zerga pizgarriei buruzkoak, II. tituluaren II. kapituluan ezarritako zerga araubidea.

Aitorpenarekin batera Memoria Ekonomikoa aurkeztu behar dute 87/2004 Foru Dekretuaren 3. artikuluan ezarritako edukia bertan adierazita. Dena den, zergaldian 30.000 euroko sarrera kopurua gainditu ez duten eta merkataritza sozietateetako partaide ez diren entitateak ez daude behartuta memoria ekonomikoa aurkeztera. Nolanahi ere, entitate horien berezko obligazioa da memoria ekonomiko hori prestatzea.

(9) Partzialki salbuetsitako entitatea. 2/2014 FAren 12.2 eta 38 artikuluak: Subjektu pasiboek X bat jarriko dute gako honetan baldin eta Sozietateen gaineko Zergari buruzko Foru Arauaren 12.2. artikuluan zerrendatuta badaude eta foru arau horren 38. artikulua aplikagarri bazaie.
Hauek dira artikulu horretan zerrendatzen diren subjektu pasiboak:

  1. Irabazi asmorik gabeko entitateen zerga erregimena eta mezenasgoaren aldeko zerga pizgarriak aplikatzeko baldintzak betetzen ez dituzten irabazi asmorik gabeko entitate eta erakundeak.
  2. Kooperatiba elkarte, federazio eta konfederazioak.
  3. Elkargo profesionalak, enpresarien eta profesionalen elkarteak, ganbera ofizialak, arrantzaleen kofradiak, langileen sindikatuak eta alderdi politikoak.
  4. Enplegua sustatzeko fondoak.
  5. Lan istripu eta gaixotasun profesionaletarako Gizarte Segurantzaren mutuak, beren araudian jasotako beharkizunak betetzen badituzte.

(10) BGAEak (7/1988 FA) eta pentsio fondoak (1/2002 LED): Subjektu pasiboek X bat jarriko dute gako honetan zerga araubide hauetako bat aplikagarri bazaie: uztailaren 15eko 7/1988 Foru Arauak, Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Entitateen Zerga Araubideari buruzkoak, ezarritakoa, edo, bestela, Pentsio Plan eta Fondoei buruzko 1/2002 Legegintzazko Errege Dekretuan jasotakoa.

(11) Kapital-arriskuko sozietate eta fondoak: Subjektu pasiboek X bat jarriko dute gako honetan baldin eta Sozietateen gaineko Zergari buruzko urtarrilaren 17ko 2/2014 Foru Arauak VI. tituluko IV. kapituluan ezartzen duen zerga araubidea aplikagarri badute.

(13) Talde zk.: 4 digitu gehi letra bat, edo 5 digitu.

(14, 15, 77) Sozietate taldeen tributazioa: Sozietate taldeen araubidearen arabera tributatzen duten subjektu pasiboek (2/2014 Foru Arauaren VI. tituluko VI. kapitulua) adierazi behar dute talde fiskalaren zenbakia zein duten eta entitate nagusia, menpekoa edo talde fiskalaren ordezkaria den. 

(16) Hidrokarburoen ikerkuntza eta ustiapenerako entitatea: 2/2014 Foru Araueko 29. artikuluan arautzen dena aplikagarria zaien subjektu pasiboek jarriko dute gako honetan X bat.

(17) Higiezinen errentamenduaren kualifikazioa daukan jarduera egiten duen entitatea (2/2014 FAaren 115.1 artikulua): Subjektu pasiboek X bat jarriko dute gako honetan baldin eta 2/2014 FAaren 115.1 artikuluan azaltzen diren baldintzak betetzen dituztenean eta VI tituluko VIII kapituluan jasotakoaren arabera araubide berezi hori aukeratu dutela behin jakinarazita. Jakinarazpen horren data ere ipini beharko dute.

(73) Higiezinen errentamenduaren kualifikazioa daukan jarduera egiten duen entitatea (2/2014 FAaren 115.2 artikulua): Subjektu pasiboek X bat jarriko dute gako honetan baldin eta 2/2014 FAaren 115.2 artikuluan azaltzen diren baldintzak betetzen dituztenean eta VI tituluko VIII kapituluan jasotakoaren arabera araubide berezi hori aukeratu dutela behin jakinarazita. Jakinarazpen horren data ere ipini beharko dute. Jakinarazpen horren data ere ipini beharko dute.

(19) Establezimendu iraunkorra: Ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga ordaintzen duten pertsona eta entitate ez-egoiliarrek jarri behar dute gako honetan X bat (16/2014 Foru Araua, abenduaren 10ekoa).

(74) Mikroenpresa (2/2014 FAaren 13.1 artikulua): Sozietateen gaineko zergaren subjektu pasiboek X bat jarriko dute gako honetan baldin eta aitortzen den zergaldian mikrorenpresa izateko baldintzak betetzen baditu Sozietateen gaineko Zergaren 2/2014 Foru Arauak 13.1 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Artikulu horrek dioenez, aitortzen den ekitaldia hasi aurrekoan honako baldintzak betetzen dituztenak mikroenpresatzat hartuko dira:

  1. Ustiapen ekonomiko bat egitea.

                  Ustiapen ekonomikoaren definizioa, 13.4 artikukua

Entitate batek ustiapen ekonomikoa egiten duela joko da baldin eta ekitaldian lortzen dituen sarreren % 85, gutxienez, enpresa- edo  lanbide-jardueretatik datozen errentak badira; ez dira errenta horietan inola ere sartuko foru-arau honetako 48. artikuluan, entitate ez-egoiliarren errenta positibo batzuk zergaoinarrian sartzeari buruzkoan, aipatzen diren errenta motak.”

  1. Aktiboa edo eragiketa bolumena, Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Itunean zehaztu bezala, 2 milioi eurotik gorakoa ez izatea

  1. Batez besteko plantila 10 langile baino gutxiago izatea.

  2. Lehen adierazitako betekizunetako bat betetzen ez duen beste enpresa batek haien gaineko % 25etik gorako partaidetzarik ez edukitzea —ez zuzenean, ez zeharka—, salbu eta beste enpresa hori arrisku-kapitaleko funts edo sozietateak direnean eta haiei aplikagarri bazaie foru-arau honetako VI. tituluko IV. kapituluan ezarritako araubide berezia, eta partaidetza sozietatearen xedea betetzearen ondorio denean.

Entitatea sozietate talde bateko kide bada Merkataritza Kodeak 42. artikuluan jasotakoaren arabera, adierazitako magnitudeak talde horretako entitate multzoari buruzkoak izango dira.

(75) Mikroenpresen zerga konpentsazioagatik aukera (2/2014 FAaren 32. artikulua): Mikroenpresa izateko baldintzak beteta eta zerga konpentsazioa aukeratzen duten entitateek jarriko dute X bat gako honetan. Beraz, zerga-oinarritik kengarritzat jo ahal izango dute euren zerga-oinarri positiboaren % 20, zenbaki honetan ezarritakoa aplikatu baino lehen.

Aukera hau egiten bada, ezingo da IV. Tituluko V kapituluan arautzen diren erreserbak aplikatu.

(20) Enpresa txikia (2/2014 FAren 13.2 art.): Sozietateen gaineko zergaren subjektu pasiboek X bat jarriko dute gako honetan baldin eta aitortzen den zergaldian enpresa txikia izateko baldintzak betetzen baditu Sozietateen gaineko Zergaren 2/2014 Foru Arauak 13.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Artikulu horrek dioenez, aitortzen den ekitaldia hasi aurrekoan honako baldintzak betetzen dituztenak enpresa txikitzat hartuko dira:

  1. Ustiapen ekonomiko bat egitea.

    Ustiapen ekonomikoaren definizioa, 13.4 artikukua

“Entitate batek ustiapen ekonomikoa egiten duela joko da baldin eta ekitaldian lortzen dituen sarreren % 85, gutxienez, enpresa- edo lanbide-jardueretatik datozen errentak badira; ez dira errenta horietan inola ere sartuko foru-arau honetako 48. artikuluan, entitate ez-egoiliarren errenta positibo batzuk zergaoinarrian sartzeari buruzkoan, aipatzen diren errenta motak.”

  1. Aktiboa edo eragiketa bolumena, Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Itunean zehaztu bezala, 10 milioi eurotik gorakoa ez izatea.

  2. Batez besteko plantila 50 langile baino gutxiago izatea.

  3. Lehen adierazitako betekizunetako bat betetzen ez duen beste enpresa batek haien gaineko % 25etik gorako partaidetzarik ez edukitzea —ez zuzenean, ez zeharka—, salbu eta beste enpresa hori arrisku-kapitaleko funts edo sozietateak direnean eta haiei aplikagarri bazaie foru-arau honetako VI. tituluko IV. kapituluan ezarritako araubide berezia, eta partaidetza sozietatearen xedea betetzearen ondorio denean.

Entitatea sozietate talde bateko kide bada Merkataritza Kodeak 42. artikuluan jasotakoaren arabera, adierazitako magnitudeak talde horretako entitate multzoari buruzkoak izango dira.

(21) Enpresa ertaina (2/2014 FAren 13.3 art.):  Sozietateen gaineko zergaren subjektu pasiboek X bat jarriko dute gako honetan baldin eta aitortzen den zergaldian enpresa ertaina izateko baldintzak betetzen baditu Sozietateen gaineko Zergaren 2/2014 Foru Arauak 13.3 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Artikulu horrek dioenez, aitortzen den ekitaldia hasi aurrekoan honako baldintzak betetzen dituztenak enpresa ertaintzat hartuko dira:

  1. Ustiapen ekonomiko bat egitea.

    Ustiapen ekonomikoaren definizioa, 13.4 artikukua

“Entitate batek ustiapen ekonomikoa egiten duela joko da baldin eta ekitaldian lortzen dituen sarreren % 85, gutxienez, enpresa- edo lanbide-jardueretatik datozen errentak badira; ez dira errenta horietan inola ere sartuko foru-arau honetako 48. artikuluan, entitate ez-egoiliarren errenta positibo batzuk zergaoinarrian sartzeari buruzkoan, aipatzen diren errenta motak.”

  1. Aktiboa eez izatea 43 milioi eurotik gorakoa edo, bestela, ergiketa bolumena Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Itunean zehaztu bezala, 50 milioi eurotik gorakoa ez izatea.

  2. Batez besteko plantila 250 langile baino gutxiago izatea.

  3.  Lehen adierazitako betekizunetako bat betetzen ez duen beste enpresa batek haien gaineko % 25etik gorako partaidetzarik ez edukitzea —ez zuzenean, ez zeharka—, salbu eta beste enpresa hori arrisku-kapitaleko funts edo sozietateak direnean eta haiei aplikagarri bazaie foru-arau honetako VI. tituluko IV. kapituluan ezarritako araubide berezia, eta partaidetza sozietatearen xedea betetzearen ondorio denean.

Entitatea sozietate talde bateko kide bada Merkataritza Kodeak 42. artikuluan jasotakoaren arabera, adierazitako magnitudeak talde horretako entitate multzoari buruzkoak izango dira.

(23) Meatzaritza: 2/2014 Foru Arauak 28. artikuluan arautzen dena aplikagarri duten subjektu pasiboek jarri behar dute X bat gako honetan.

(24) Jarduerarik gabeko entitatea: Sozietateen gaineko Zergaren subjektu pasiboek X bat jarriko dute gako honetan baldin eta aitortzen den zergaldian aitorpen eredu honen galera eta irabazien kontuan zenbateko bat bera ere idatzi ez badute aplikagarri diren kontabilitate arauen arabera kontu horretan erregistratu beharreko eragiketarik egin ez dutelako. Aurrekoa hala izanik ere, Balantzea nahitaez bete beharko dute.

(25) Baterako tributazioa (Estatua/Foru Aldundiak/Nafarroa): gako honetan X bat jarriko da baldin eta entitateek, Euskal Autonomia Erkidegoaren Ekonomi Ituna onartzen duen maiatzaren 23ko 12/2002 Legearen arabera, aldi berean tributatzen badute Estatuan eta Euskal Herriko foru aldundietan edota Nafarroako Foru Erkidegoan.

(26 eta 27)  Finantzetako inbertsio fondoa, eta ondasun higiezinetako inbertsio sozietatea edo ondasun higiezinetako inbertsio fondoa: Honako entitateak direnean X bat jarriko da gako honetan (2/2014 FAren 56.4 arikulua):

  1. Finantzetako inbertsio fondoak, Inbertsio Kolektiboko Erakundeen Legean arautuak, baldin eta exijitutako partaide kopurua gutxienez lege horren 5 artikuluan aipatzen dena bada.
  2. Ondasun higiezinetako inbertsio sozietateak eta ondasun higiezinetako inbertsio fondoak, denak ere Inbertsio Kolektiboko Erakundeei buruzko 35/2003 Legean arautuak, baldin eta, exijitutako akziodun edo partaide kopurua gutxienez lege horren bosgarren eta bederatzigarren artikuluetako laugarren apartatuetan aipatzen dena bada, eta inbertsio kolektiboko erakunde ez-finantzarioak izanik, beren xede sozial bakarra edozein motatako ondasun higiezin hiritarretan inbertitzea bada, horiek gero errentan emateko, eta, gainera, inbertsio gai diren etxebizitzak, ikasleen egoitzak eta zaharren egoitzak, batera hartuta, gutxienez aktibo osoaren 100eko 50era iristen badira.
  3. Ondasun higiezinetako inbertsio sozietateak eta ondasun higiezinetako inbertsio fondoak, 35/2003 Legean arautuak, baldin eta b) letran aurreikusitako baldintzak betetzeaz gainera, euren jarduera etxebizitzak bakarrik sustatzea bada horiek errentan emateko.
  4. Hipoteka merkatua arautzeko fondo publikoa, Hipoteka Merkatuari buruzko martxoaren 25eko 21/1981 Legeak 25. artikuluan ezarritakoa.

(28) Kreditu entitatea: Espainiako Bankuaren kontabilitate arauak bete behar dituzten entitateek jarriko dute gako honetan X bat.

(78) Banku fundazioa: 26/2013 legeari atxikituta dauden banku fundazio diren entitateek jarriko dute gako honetan X bat.

(29) Aseguru entitatea: Aseguru entitateen Kontabilitate Plana nahitaez aplikatu behar duten entitateek jarriko dute gako honetan X bat (1317/2008 ED, uztailaren 24koa).

(30) Balore jakin batzuk dauzkaten entitateak: 2/2014 Foru Arauaren 14º xedapen gehigarrian eta 13º xedapen iragankorrean arautzen dena aplikagarria zaien entitateek jarriko dute gako honetan X bat.

(31) Kooperatiba babestua: Maiatzaren 22ko 2/1997 Foru Arauak, Kooperatiben Zerga Erregimenari buruzkoak, II. tituluko I. kapituluaren 4. artikuluan definitzen dituen sozietate kooperatiboek jarriko dute gako honetan X bat.

(32) Bereziki babestutako kooperatiba: Maiatzaren 22ko 2/1997 Foru Arauak, Kooperatiben Zerga Erregimenari buruzkoak, II. tituluko II. kapituluaren 5. artikuluan definitzen dituen sozietate kooperatiboek jarriko dute gako honetan X bat.

(33) Babestu gabeko kooperatiba: Maiatzaren 22ko 2/1997 Foru Arauak, Kooperatiben Zerga Erregimenari buruzkoak, II. tituluko III. kapituluaren 11. artikuluan definitzen dituen sozietate kooperatiboek jarriko dute gako honetan X bat.

(79) Bigarren mailako kooperatiba: Maiatzaren 22ko 2/1997 Foru Arauak, Kooperatiben Zerga Erregimenari buruzkoak, IV. tituluko 28. artikuluan definitzen dituen sozietate kooperatiboek jarriko dute gako honetan X bat.

(34) Aitorpen osagarria: Entitateek X bat jarri behar dute gako honetan zergaldi bereko beste aitorpen baten aitorpen osagarria aurkezten dutenean.

(35) Aldi baterako enpresa-elkarteak: 2/2014 Foru Arauak VI. tituluko III. Kapituluan eta 75 artikuluan definitu eta arautzen dituen entitateek jarriko dute X bat gako honetan.

(36) Interes ekonomikoko espainiar elkarteak: 2/2014 Foru Arauak VI. tituluko III. Kapituluan eta 73 artikuluan definitu eta arautzen dituen entitateek jarriko dute X bat gako honetan.

(37) Interes ekonomikoko europar elkarteak: 2/2014 Foru Arauak VI. tituluko III. Kapituluan eta 74 artikuluan definitu eta arautzen dituen entitateek jarriko dute X bat gako honetan.

(38) Ondare sozietateak: 2/2014 Foru Arauak 14 eta 32.1 eta 32.2 artikuluan definitu eta arautzen dituen entitateek jarriko dute X bat gako honetan.

(39) 2/2014 Foru Arauaren 56.3 artikuluko entitateak: Honako entitateak direnean X bat jarriko da bat gako honetan:

  • Aseguru orokorreko mutuak eta gizarte aurreikuspeneko entitateak, baldin eta beren arauetan ezarritako baldintzak betetzen badituzte eta karga tasa % 0 ez denean.
  • Elkarrekiko bermedun sozietateak eta birfinantzamendu sozietateak, Espainiako Bankuaren erregistro berezian inskribatuta badaude.
  • Balore eta burtsa sozietate eta agentziak, baldin eta legez Bilboko Balore Burtsako kide badira Baloreen Merkatuari buruzko uztailaren 28ko 24/1988 Legeak ezarritakoaren arabera.

(40) Merkataritza taldeko entitatea: Entitateak merkataritza talde bateko kide badira Merkataritza Kodeak 42. artikuluan jasotakoaren arabera, X bat jarri behar dute gako honetan.

(41) Itsas garraioko enpresen araubidea: 2/2014 Foru Arauak VI. tituluko II kapituluan definitu eta arautzen den erregimen berezia aplikagarria zaien entitateek jarriko dute X bat gako honetan.

(52) Entitate desegina eta likidatua: Ekitaldian desegin eta likidatu diren entitateek jarriko dute X bat gako honetan.

(54) Entitate desegina, likidatu gabea (enpresa berregituratzeko prozesuak): Enpresa berregituratzeko prozesu baten ondorioz, ekitaldian desegin eta likidatu gabeko entitateek jarriko dute X bat gako honetan, 2/2014 Foru Araueko VI Tituluko VII kapituluan arautzen den erregimen berezia aplikatzea aukeratua izana ala ez.

(71) Kapital aldakorreko inbertsio sozietatea: Inbertsio Kolektiboko Erakundeen Legean arautuak, baldin eta exijitutako akziodun kopurua gutxienez lege horren 9 artikuluan aipatzen dena bada.

(95) Elkarrekiko garantia sozietateak: 2/2014 Foru Arauak 56. artikuluko 3 c) apartatuan aipatutako entitateek X bat jarriko dute gako honetan.

(96) Eraldaketarako nekazaritza sozietatea: Entitatea eraldaketako nekazaritza sozietatea bada, X bat jarriko du gako honetan.

(59) Balantzeak eguneratzea: Otsailaren 5eko 1/2013 Foru Dekretu Arauak dionaren arabera balantzeak eguneratzea erabaki duten entitateek jarriko dute X bat gako honetan.

(85) 22ª Xedapen IragankorraX bat jarri beharko du gako honetan, baldin eta 22ª xedapen iragankorrean arautzen den jabetza intelektuala edo industriala ustiatzeagatiko murriztapena aukera egiten badu.

(80) Bazkideak egindako ekarpenak ezaugarri berezidun ondare tresna gisa kalifikatuta daudenean: X bat jarri beharko du gako honetan, baldin eta AEE edo IET baten bazkidea bada eta egindako ekarpenak ezaugarri berezidun ondare tresna gisa kalifikatuta dituenean. 





El documento original está disponible en http://debro.gipuzkoa.net/tkZergaBidea/tiki-index.php?page=Zerga+araubide+bereziak+%28200-2016%29