Zergadunarekin bizi diren aurreko ahaideengatik (109-2014)

Urte natural osoan zehar zergadunarekin modu iraunkor eta jarraituan bizi den aurreko ahaide bakoitzagatik 279,00 euroko kenkaria egingo da.

Maila bereko ondorengo ahaideekin bizi denean, kenkaria zati berdinetan hainbanatuko da bakoitzaren aitorpenean.

Ahaidetasun maila desberdina duten ondorengo ahaideekin bizi denean, mailarik gertueneko ahaideek bakarrik izango dute kenkarirako eskubidea. Gertueneko ahaideek ekitaldian lortutako urteko errentak lanbidearteko gutxieneko soldatatik gorakoak ez badira (9.034,20 euro), kenkaria mailarik urrunenekoek egin ahal izango dute.

Kenkari hau ez da egingo aurreko ahaideak:

  • Zergardian zehar lortu dituen urteko errentak lanbidearteko gutxieneko soldatatik gorakoak direnean edo, bestela, beste familia unitate batekoa izanik, bertako kideetako edozeinek dagokion zergaldian lortutako urteko errentak gutxieneko soldata baino handiagoak direnean.

  • Dagokion zergaldiagatik Zerga honen aitorpena aurkezten duenean.



El documento original está disponible en http://debro.gipuzkoa.net/tkZergaBidea/tiki-index.php?page=Zergadunarekin+bizi+diren+aurreko+ahaideengatik+%28109-2014%29