IREKITA DAGO GABONETAKO IKASTAROETAN IZEN-EMATEKO EPEA

Irekita dago Gipuzkoako Dantzako Profesionalen Elkarteak urtero Gabonetako oporretan antolatzen dituen ikastaroetan izen-emateko epea. Abenduaren 26tik 30era egingo aurtengo hiru ikastaroak eta dantza klasikoa, garaikidea eta flamenkoa landu ahal izango dituzte ikasleek. Izen-emateko azken eguna abenduaren 7a da, eta ikastaro bakoitzeko toki-kopurua mugatua dela.

Ibilbide luzeko eta zabaleko hiru irakasle ariko dira aurtengoan ere ikastaroak ematen: Uxua Bonafonte (klasikoa), Laly Ayguadé (garaikidea), eta Kelián Jiménez (flamenkoa). Maila guztietako ikasleentzat prestatu dituzte klaseak, eta horren arabera, hiru ordutegi daude: oinarrizkoa, ertaina eta aurreratua.

Izen-ematea Gipuzkoako Dantzako Profesionalen Elkartearen webgunean egin behar da,  eta ordain-agiriak ondorengo helbidera bidali behar dira: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu  Ikastaroei buruzko informazio osoa eta izen-emateko diru-sarrera egiteko banku-zenbakia albiste honi atxikitako dokumentuan daukazue.  

ORDUTEGIA, abenduaren 26tik 30era

Dantza Klasikoa: Uxua Bonafonte (Pianista: Alberto Sagardia)

Dantza garaikidea: Lali Ayguadé

Dantza flamenkoa: Kelián Jiménez

PREZIOAK
 
Bazkideak (Elkarteko bazkideen ikasleak)
1 Diziplina : 50 €
2 Diziplina : 88 €
3 Diziplina : 120 €
4 Diziplina : 145 € 
 
Bazkide ez dena
1 Diziplina : 74 €
2 Diziplina : 106 €
3 Diziplina : 138 €
4 Diziplina : 173 €
Klase bakarra: 15€
 
Informazio-iturria: Gipuzkoako Dantzako Profesionalen Elkartea
Fitxategia atxikiak:
FitxategiaTamainua
DOWNLOAD_THIS_FILE_SCursos de Navidad 2014 - Gabonetako ikastaroak 2014770 Kb
Inprimatu
Asteazkena, 2014(e)ko azaroa(r)en 19-(e)an 12:04etan