Udako dantza ikastaldiak

Udako Dantza Ikastaldiak ekainaren 27tik (astelehena) uztailaren 8ra (ostirala) ospatuko dira Dantzagunean. Aurtengo irakasle gonbidatuak Esmeralda Maycas eta Daniel Abreu izango dira, lehena dantza garaikidean eta bigarrena dantza klasikoan. Izena ematea ekainaren 20a bitartean egin dezakezue.

Udako Dantza Ikastaldiek ikastaro osoan zehar jasotako formazioaren osagarri izateko helburua dute, baina ez dira hori bakarrik, beste dantzari batzu ezagutzeko aukera ematen digute, edota ikasketak edo karrera artistikoa garatzera munduko beste bazter batzuetara joan direnak berraurkitzeko, edota orain arte ikasitakoa beste irakasteko, dantzatzeko, mugitzeko, sortzeko  moduekin kontrastatzeko. Klasikoak, pianoaren nota bizien bitartez, gorputza lantzen laguntzen digu, teknika hobetzen, erritmoa eramaten, puntetan jarri eta hazi egiten gara, errepertorio klasikoa erakusten digu eta dantzaren bide zorrotzenerako prestatzen gaitu. Garaikideak gainera barnean daramaguna ateratzeko eta adierazteko aukera ematen digu, askatasunean mugitzeko eta baita gure sormen koreografikoa garatzeko ere.

Guzti honegatik eta uda gainean dugulako, Udako Dantza Ikastaldien edizio berri honetan izena ematera gonbidatzen zaituztegu.

Esmeralda Maycas

Bartzelonako Institut del Teatre ikastetxeko dantza klasiko titulua du. MEC-en lizentzia du irakasle moduan aritzeko. Dantzari bezala profesionalki jardun da Europako zenbait konpainiatan, errepertorio klasikoa eta neoklasikoa interpretatuz; Bartzelonako Balletean, Kantabriakoan, Kaiserslautern eta Darmastadt-eko Antzokietako Balletetan, eta Kenmerk Danse Project konpainian kasu. Free lance moduan koreografiak dantzatu ditu Frankfurt hirian sortutako artearen beste alor batzuetara lotutako proiektuetan. Irakasle gonbidatu bezala Europako zenbait konpainia neoklasiko eta garaikidetan aritu da: Metros, L’Anónima Imperial, Color Dansa, Balletto de L’Esperia (Italia), Ulmeko Antzokiko Balleta (Alemania), ITD Jove Companyia de dansa, Cia Sol Picó, Ballet Nuevo Mundo de Caracas (Venezuela), Aliens Dance Company (Frantzia)…. Gaur egun Bartzelonako Institut del Teatre ikastetxean dantza klasikoko departamentuko buru eta irakasle da, eta Gelabert-Azzopardi konpainiako dantza irakasle.

Daniel Abreu

Tenerifen jaioa, bertan hasi zen dantzarenganako interesa garatzen. Bere formakuntza artistikoarekin batera psikologian lizentziatu zen Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitatean. Dantzari gisa antzerki eta dantza konpainia desberdinetan aritu da, Matarile Teatro, Provisional Danza, Cía Marina Wainer, Compañía Cuarta Pared... Bere konpainia sortu zuen 2004 urtean. Bere azken sorkuntza lana, “Animal” izenekoa, Mercat de les Flors eta Tenerifeko Auditorioaren arteko produzioa izan da, 2012 urterarte bertako proiektua izango delarik. Irakasle gonbidatu gisa Madrideko María de Avila Goi Mailako Dantza Kontserbatorioan aritu da lanean; bertan zuzentzen dituen tailerrak, beste gauza batzuren artean, sorkuntza tresnak ezagutzera bideratzen ditu. Guzti honekin batera, eta arte eszenikoen alorrarekin zer ikusia duten proiektuen artean, Madrideko Provisional Danza konpainiaren zuzendaritza eszenikoa eramaten du, eta La Casa Encendida zentroan (Madrid, 2009) Artista egoiliarren programako proiektuak dinamizatzen ditu.

ORDUTEGIAK
Klasiko ertaina: 09:30-11:00
Klasiko aurreratua: 11:15-12:45
Errepertorioa: 13:00-14:00
Garaikide ertaina: 16:00-17:30
Garaikide aurreratua: 17:45-19:15
Koreografia tailerra: 19:30-20:30
Egunero astelehenetik ostiralera

PREZIOA
• 10 egunetarako klase batean izen ematea: 50 €
• 10 egunetarako koreografia tailer edo errepertorio klase batean izen ematea: 30 €

BETE BEHARRAK
• Guttieneko adina: 12 urte.
• Aurre ikasketak dantzan: bi urtez gutxienez.
• Izen emateko txartela nor bere dantza ikasketak gidatzen dituen irakaslearen sinaduraz aurkeztea
(edo ikastetxeko ziurtagiri batez lagundua).
• Oharra: leku mugatua. Antolatzailearen esku geratzen da onarpen eskubidea,
maila teknikoa ez duten ikasleei dagokienean.

 AURRE-INSKRIPZIOA egin dezakezu (ekainaren 20a baino lehen), ondoren azaltzen diren datuak jarriz, Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu helbidera e-mail bat bidalita: 

 - Ikasleari buruzko informazioa: izen-abizenak, NAN zenbakia (baldin badauka), adina, helbide osoa, telefono zenbakia, eta erantzuna jaso ahal izateko e-mail helbidea.

 - Zein ikastarotan izen-eman nahi duen.

 - Bere ohiko dantza eskolaren edo konpainiaren datuak: izena, zein herritan dagoen, irakasleak eta harremanetarako daturen bat (telefonoa edo e-maila).

- Eskolako ziurtagiri bat ere erantsi dezakezu, edota eskuprograman dagoen izen-emate txartela, zure ohiko irakaslearen izenpearekin. 

 

Zalantzaren bat izanez gero, 943 461244 telefonora hots egin dezakezu goizez, edota Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu helbidera mezu bat bidali.

 

Fitxategia atxikiak:
FitxategiaTamainua
DOWNLOAD_THIS_FILE_SDantza_11.pdf239 Kb
Inprimatu
Ostirala, 2011(e)ko maiatza(r)en 20-(e)an 00:00etan