Aitorpenaren ezaugarriak eta taldearen beste datu batzuk (220-2014)
Sozietate taldea: zenbakiaren eraketa
Talde zenbakia 4 digitu eta letra baten bidez, edo 5 digituz eratzen da. Lehenengo 2 edo 3 digituak Administrazioak jakinarazitako zenbakiari dagozkio. Azken 2 digituak erregimenaren aplikazioko lehenengo ekitaldiari dagozkio. Letra hautazkoa da: A=Araba, B=Bizkaia, G=Gipuzkoa eta N=Nafarroa
Kreditu entitateez osatutako taldea
Espainiako Bankuaren kontabilitate arauen mende dauden entitateek jarriko dute gako honetan X bat.
Kooperatibez osatutako taldea
2/1997 Foru Arauaren erregimenaren mende dauden kooperatiba taldeek jarriko dute gako honetan X bat.
Sozietate taldeak mikroenpresa bada (2/2014 F. Arauaren 13.1 artikuluaren arabera)
Gako honetan X bat jarriko dute baldin eta, aitortzen den zergaldian, talde osoak mikroenpresatzat hartzeko baldintzak betetzen baditu. Artikulu horrek dioenez, aitortzen den ekitaldia hasi aurrekoan honako baldintzak betetzen dituztenak mikroenpresatzat hartuko dira:
-
Ustiapen ekonomiko bat egitea.
Ustiapen ekonomikoaren definizioa, 13.4 artikukua
“Entitate batek ustiapen ekonomikoa egiten duela joko da baldin eta ekitaldian lortzen dituen sarreren % 85, gutxienez, enpresa- edo lanbide-jardueretatik datozen errentak badira; ez dira errenta horietan inola ere sartuko foru-arau honetako 48. artikuluaren 2. apartatuko a), b) eta d) letretan, entitate ez-egoiliarren errenta positibo batzuk zergaoinarrian sartzeari buruzkoan, aipatzen diren errenta motak.”
- Aktiboa edo eragiketa bolumena, Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Itunean zehaztu bezala, 2 milioi eurotik gorakoa ez izatea
-
Batez besteko plantila 10 langile baino gutxiago izatea.
-
Lehen adierazitako betekizunetako bat betetzen ez duen beste enpresa batek haien gaineko % 25etik gorako partaidetzarik ez edukitzea —ez zuzenean, ez zeharka—, salbu eta beste enpresa hori arrisku-kapitaleko funts edo sozietateak direnean eta haiei aplikagarri bazaie foru-arau honetako VI. tituluko IV. kapituluan ezarritako araubide berezia, eta partaidetza sozietatearen xedea betetzearen ondorio denean.
Sozietate Taldeak enpresa txikiaren kontsiderazioa badauka (2/2014 F. Arauaren 13.2 artikuluaren arabera)
Gako honetan X bat jarriko dute baldin eta, aitortzen den zergaldian, talde osoak enpresa txikitzat hartzeko baldintzak betetzen baditu.
Artikulu horrek dioenez, aitortzen den ekitaldia hasi aurrekoan honako baldintzak betetzen dituztenak enpresa txikitzat hartuko dira:
-
Ustiapen ekonomiko bat egitea.
Ustiapen ekonomikoaren definizioa, 13.4 artikukua
Entitate batek ustiapen ekonomikoa egiten duela joko da baldin eta ekitaldian lortzen dituen sarreren % 85, gutxienez, enpresa- edo lanbide-jardueretatik datozen errentak badira; ez dira errenta horietan inola ere sartuko foru-arau honetako 48. artikuluaren 2. apartatuko a), b) eta d) letretan, entitate ez-egoiliarren errenta positibo batzuk zergaoinarrian sartzeari buruzkoan, aipatzen diren errenta motak.”
- Bere eragiketa bolumena, Euskal Autonomia Erkidegoaren Ekonomia Itunean definitzen den eran, edo bere aktiboa, 10 milioi eurokoa baino handiagoa ez izatea.
- Batez besteko plantila 50 langile baino gutxiago izatea.
-
Aurreko beharkizunetako bat betetzen ez duten enpresek ez edukitzea entitate horien kapitalean, dela zuzenean dela zeharka, %25 edo gorako partaidetzarik, non eta entitate horiek ez diren kapital-arriskuko funts edo sozietateak direnean edo eta haiei aplikagarri bazaie foru-arau honetako VI. tituluko IV. kapituluan ezarritako araubide berezia, eta partaidetza sozietatearen xedea betetzearen ondorio denean.
Baterako tributazioa (Estatua/Foru Aldundiak/Nafarroa)
Gako honetan X bat jarriko da baldin eta taldeak, Euskal Autonomia Erkidegoaren Ekonomi Ituna onartzen duen maiatzaren 23ko 12/2002 Legearen arabera, aldi berean tributatzen badu Estatuan eta Euskal Herriko Foru Aldundietan edota Nafarroako Foru Erkidegoan.
Aitorpen osagarria
Entitateek X bat jarri behar dute gako honetan zergaldi bereko beste aitorpen baten aitorpen osagarria aurkezten dutenean.
Sozietateen zerrenda
Menpeko entitateen identifikazio datuak beteko dira, taldeko entitate nagusiaren daturik ez, automatikoki beteta agertuko bait dira.
