Aitortua (182-2008)
Sakatu Aitortu berria botoia 182 ereduko aitorpenean jasotako aitortuen datuak betetzeko.
IFZ: ordaindu edo atxiki zaion aitortuarena.
Deiturak eta izena edo sozietatearen izena: idatzi, ordena honetan, aitortuaren deiturak eta izena edo sozietatearen izena.
Probintzia kodea: jarri aitortuaren helbideari dagokion probintziaren kodea.
Izaera: jarri aitortuaren izaera honako gako hauen arabera:
Gakoa
Azalpena
F
Pertsona fisikoa
J
Pertsona juridikoa
E
Errentan esleitzeko erregimeneko entitatea
Adingabea / Ez egoiliarra: lauki hau markatu aitortuak IFZ ez badu adingabea edo ez egoiliarra delako.
Ordezkariaren IFZ: sartu ordezkariaren identifikazio fiskaleko zenbakia bakarrik aitortuak IFZ ez badu adingabea edo ez egoiliarra delako.
Gakoa: jarri gakoa honako balore hauen arabera:
A: Mezenasgoan, lehentasuneko jardueretan edo programetan sartzen ez diren dohaintzak
C: Ezgaituen ondareari egindako ekarpena
D: Ezgaituen ondare erabilpena
E: Diru gastua eta ondasun suntsikorren kontsumoa,onuradunaren bizitzeko beharrei erantzuteko ondare babestura ekarri direnak eta ondasun edo eskubideen erabilpentzat hartu behar ez direnak.F: Kuota sindikala
G: Alderdi politikoen aldeko ekarpena
H: Alderdi politikoen aldeko gainerako ekarpenakR:Mezenasgoan, lehentasuneko jardueretan edo programetan sartzen diren dohaintzak
Kenkariaren %: A eta R gakoen kasuan, egindako dohaintzei aplikagarri zaien kenkariaren portzentajea adieraziko da. Gainerako gakoetarako, bete gabe utziko da.
Dohaintza-emaile batek egin dituen dohaintzei kenkari portzentaje desberdinak aplikatzen bazaizkie, idazpen independenteetan adieraziko dira.
Zenbatekoa edo balorazioa: diruzko dohaintzaren, ekarpenaren edo ondare erabilpenaren urteko zenbatekoa adieraziko da edo, bestela, jenerotan egindako dohaintzaren, ekarpenaren edo ondare erabilpenaren balorazioa.
Jenerotan: jarri X bat lauki honetan dohaintza, ekarpena edo ondare erabilpena jenerotan egin bada.
Aitortu batek aldi berean dirutan eta jenerotan egin baditu dohaintzak, ekarpenak eta ondare erabilpenak, idazpen independenteetan adieraziko dira.
Ezeztatzea: A eta R gakoaren kasuan, lauki honetan X jarriko da aurreko ekitaldietan jaso den dohaintza bat, kenkarirako eskubidea duena, ezeztatu denean.
Ezeztapenaren ekitaldia: “Ezeztatzea” laukian X jarri bada, adierazi hemen zein ekitalditan egin zen ezeztatutako dohaintza.
C ETA D GAKOAK BAKARRIK
Baldin eta "jenerotan" jarri bada
Ondasun mota: adierazi ondasun mota gako hauen arabera:
I: Ondasun higiezina
V: Balore higikorrak
O: Besterik
Ondasunaren identifikazioa: "Ondasun mota" eremua bete bada, honela identifikatuko da ekarpenagatik edo ondare erabilpenagatik aitortzen den ondasuna: KEZ (katastroko erreferentzia zenbakia) ondasun higiezinen kasuan, eta ISIN kodea balore higikorren kasuan. Bestelako ondasunak direnean, eremu hau bete gabe utziko da.
