Aurkezpena (115-2009)
115 ereduaren aplikazio informatiko bat da, bakar-bakarrik Gipuzkoako Foru Aldundiak landu duena.
115 eredua ondasun higiezin hiritarrak errentan emateagatik lortutako etekinak direla-eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan, Sozietateen gaineko Zergan eta Establezimendu Iraunkorreko Zergadun Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergan egindako atxikipenak eta konturako sarrerak hileko edo hiruhileko aitorpen-ordainketa agiria bete, inprimatu eta aurkezteko garatu da.
Aplikazio hau Gipuzkoako Ogasunak guztien esku jartzen duen Servitel zerbitzu planaren barruan prestatu da, eta hauxe du helburu: zergadunen zerga obligazioak betetzen lagundu eta erraztea. Aitorpen jakin batzuk modu eroso eta eraginkorrago batean aurkezteko aukera ematen duten programa informatiko taldekoa da eskuartean duzun hau.
Programak aukera ematen du aurreko ekitaldietako aitorpenen datuak zuzenean inportatzeko eta aitorpenak ondorengo ekitaldietara bikoizteko.
Aplikazioa oso sinplea izateak, aitorpen asko gordetzeko aukera emateak eta horiek disketean inprimatu eta grabatzeko posibilitateak izateak programa hau oso lanabes erabilgarri bihurtzen dute bide honetan abiatu nahi duten pertsonentzat.
