Pantaila osoa

Aurkeztera behartuak (194-2012)

1. 194 eredua aurkeztu behar dute Ekonomia Ituna onartzen duen maiatzaren 23ko 12/2002 Legean eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren, Sozietateen gaineko Zergaren eta establezimendu iraunkorrei dagokien Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren araudian ezarritakoaren arabera zerga horietan atxikipenak eta konturako sarrerak egin beharra edukita, besteren kapitalak hartu eta erabiltzea adierazten duten edozein motatako aktiboak eskualdatu, amortizatu, berreskuratu, trukatu edo bihurtzeagatik errentak edo kapital higigarriaren etekinak ordaintzen dituzten pertsona fisiko eta juridikoek eta gainerako erakunde guztiek, herri administrazioak ere barne.

 

2. Orobat, 194 eredua aurkeztera behartuta daude bazkide diren pertsona fisikoei ekarpenak itzultzeko eskubidea aitortzen dieten sozietate kooperatibak, bai eta pertsona fisiko horiek ekarpen sozialak eskualdatzen dituztenean edo horien gaineko eskubide errealak eratu edo lagatzen dituztenean ere.

Era berean, kooperatibak 194 eredua aurkeztera behartuta daude bazkideen ekarpenak beste kooperatiba batzuetara eramaten dituztenean Kooperatiben Zerga Erregimenari buruzko maiatzaren 22ko 2/1997 Foru Arauak 24.d) artikuluan jasotakoaren arabera.