Pantaila osoa

Datu pertsonalak (714-2014)

Aitorpen bat "Artxibo" menuko "Aitorpen berria" komandoarekin sortu eta gero, aitortzen duen zergadunaren datu pertsonalak adierazi behar dira.

Jarri lehendabizi IFZ, deiturak eta izena, eta harremanetarako daturen bat, telefonoa edo posta elektronikoa, esate baterako. Ondoren egoera zibila adierazi behar da: ezkongabea, ezkondua, alarguna, epai bidez banandua edo izatezko bikote-laguna, maiatzaren 7ko 2/2003 Legearen arabera eratua.

Adierazi behar da zergadunak OBLIGAZIO PERTSONALAGATIK EDO OBLIGAZIO ERREALAGATIK aurkeztu behar duen aitorpena.

Banaka aurkezten da Ondarearen gaineko Zergaren aitorpena.

Familia unitate bateko kide izan arren, zergadun bakoitzak aitorpena aurkeztu behar du ondarea bertan indibidualizatuz 714 inprimaki ereduan, eta berea den aitorpena besterik ez du aurkeztuko.

Ondare hau aitortu behar du zergadunak:

  • Bere titularitateko ondasun guztiak.

  • Sortzapen egunean, hau da, aitorpenaren ekitaldiko abenduaren 31n, berari egotzitako eduki ekonomikoko eskubide guztiak.